Jahangir
Jahangir (Fatehpur Sikri, India, 1569ko abuztuaren 31 – Kaxmir, 1627ko azaroaren 8a) Indiako mogol enperadorea izan zen 1605-1627 urteetan. Akbarren semea zen, eta harengandik hartu zuen enperadoretza. Rajputak menderatu zituen, eta Kangrako gotorlekua hartu zuen; Persiako Abbas I. sharen kontra borrokatu zen eta Kandahar galdu zuen. Britainiarrekin eta portugaldarrekin harreman onak izan zituen, eta kristauak onartu zituen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jahangir |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.