Sodankylä
Soađegilli / Sodankylä | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Soađegili gielda (ipar samieraz) Sodankylän kunta (finlandieraz) | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea |
Finlandia Lappiko eskualdea Ipar Lappiko azpieskualdea | |
Alkatea | Jari Rantapelkonen | |
Sorrera | 1893 | |
| ||
Koordenatuak | 67°25′00″N 26°35′35″E / 67.41667°N 26.59306°E | |
Azalera - Ur-azalera |
12.415,41 km²[1] 723,71 km² (%5,83) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Ipar samiera - Besteak |
8.319 (2020)[2] 0,73 bizt/km² (2019)[3] % 96,7 (ofiziala) % 1,6 (ofiziala1) % 1,7 | |
Webgune ofiziala | ||
1 Iparraldeko eremuan baino ez da ofiziala, Samien Lurraldean. |
Soađegilli edo Sodankylä (Inariko samieraz, Suáđigil; skolt samieraz, Suäˊđjel) iparraldeko Lappi eskualdean dagoen finlandiar udalerria da. Herrialde osoko azalera handiena duen udalerria da Inari bizilagunaren atzetik –12.415,41 km²–[1], eta eskualdearen erdiguneko eremua hartzen du beregan. Lurraldearen %72 herri lurrak dira eta %28 babestutako eremuek osatzen dute, besteak beste, Pyhä-Luostoko eta Urho Kekkonen parke nazionalek[4]. Bestalde, Sodankyläk 8.319 bizilagun ditu; biztanle gehien duen Ipar Lappiko udalerria da, Lappiko laugarrena[2]. Biztanle horietatik 300 inguru (%4) samiak dira, izan ere, udalerria samien berezko lurraldearen barnean dago, Sápmi deituriko lurraldean. Sodankylä samien ohiturak, hizkuntzak eta lurrak babesteko asmoz 1973an sortu zen Finlandiako Samien Lurraldearen fundatzaileetako bat da[4]. Hain zuzen, bertan hitz egiten den samiera, ipar samiera, hizkuntza ofiziala da iparraldeko eremuan finlandierarekin batera[5].
Udalerria erdigunean dagoen elizateak eta lurralde guztian zehar zabaltzen diren hainbat herri txikik osatzen dute, besteak beste, Sattanen, Kelujärvi, Orajärvi, Vaalajärvi eta Sodankyläko samien erdigunea den Vuotso herriek[6]. Samien elur-orein abeltzaintzak eta basogintzak indar handia izan duten arren, egungo motore ekonomikoak urtegiek sortutako zentral hidroelektrikoak, meatzeak (batik bat, Kevitsako meatzea) eta Tähtelako Zientzia Elkartea dira[4].
Ondasun nabarmenen artean, aipatzekoak dira XVII. mendeko Sodankyläko eliza zaharra -zutik dirauen Lappiko egurrezko eraikin zaharrena-, Andreas Alariesto margolariaren obra jasotzen duen Alariesto Galeria-Museoa, Tankavaaran dagoen Urre bilatzailearen Museoa eta, batez ere, Urho Kekkonen Parke Nazionala[7].
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriaren finlandierazko izena, "Sodankylä", sota (gerra) eta kylä (herri) hitzen lotura moduan ulertu izan da; ipar samierazko "Soađegilli" itzulpena baino ez da. Dena den, izenaren lehenengo lekukotasunek hipotesi horren kontra egiten dute: Såvannby (1563. urtean), Sovankylä (1566-67an) eta Savan kields (XVIII. mendearen hastapenetan). Adituek beste jatorri bat proposatu dute; horren arabera, izena sami deitura batetik eratorriko litzateke: ipar samieraz Čoavvá edo Sodankylän antzinean hitz egiten zen Kemiko samieraren ahaide gertukoena den Inariko samieraz Suávvâžil. Izen hori finlandieraz Sauva edo Saua moduan idatzi izan da eta baliteke XVI. mendeko Sovankylä horrek Sova-ren herria esanahia izatea. Hain zuzen, XVI. menderako Sodankylä samien neguko herri eta merkatu garrantzitsua zen, eta hizkuntzalariek uste dute Sova izena bertako familia edo pertsona baten deitura zela[8][9].
Ingurunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sodankylä Finlandia iparraldeko Lappi eskualdearen erdigunean dago, Ipar Lappi izeneko lurraldean, eta Errusiarekin egiten du muga ekialdean. Zehazki hurrengoak dira udalerriaren bizilagunak: Inari iparraldean, Verkhnetulomski errusiar udalerria ipar-ekialdean, Savukoski eta Pelkosenniemi ekialdean, Kittilä mendebaldean, eta Kemijärvi eta Rovaniemi hiriak hegoaldean; eskualdeko hiriburuko erdigunetik 100 bat km iparraldera dago[10]. Sodankyläk, guztira, 12.415,41 km²-ko azalera du eta, hain zuzen ere, azalera handiena duen herrialde osoko bigarren udalerria da[1]. Lurralde zabal honetan hainbat eremu bereizten dira. Lautada zabaletan klima azpiartikoa eta taiga edo baso boreala nagusitzen dira, eta zuhaizti ohikoenak izeidiak, urkidiak eta pinudiak dira. Hegoaldeko eta erdialdeko lurraldea zohikaztegi eremua da, eta Luosto eta Sokosti mendien inguruko altuera gutxiko eremuan, aldiz, klima polar bihurtzen da eta zuhaitzik gabeko tundra eremu bakanak daude.
Udalerria zirkulu polar artikoaren gainean dago, 40-210 bat km iparrera[11]; horrenbestez, gauerdiko eguzki eta gau polar fenomenoak urtero izaten dira. Alde batetik, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna udalerriko zeruaren jabe izaten da maiatzaren bukaeratik uztailaren bigarren astera arte; Sodankyläko elizatean, esaterako, gertakariak 47 egun irauten du (maiatzaren 30ean hasi eta uztailaren 15ean amaitzen da)[12]. Bestetik, gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia abenduaren 19tik 25era arte izaten da; guztira, bost egun[4][13]. Ipar argiak, azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik hirutan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki[14]. Aurora borealak aztertzeko Ouluko Unibertsitatearen esku dagoen Behatoki Geofisikoa sortu zen 1914an[15].
Klimari dagokionez, azpiartikoa da gailentzen dena eta, ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Orokorrean, elurrak udalerriko lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera 175 egunez[16]; eta izotzak ere aintzira eta ibaien gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Eremu menditsuetan, bestalde, klima polarra nagusitzen da, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak. Udalerrian erregistratu den tenperatura hotzena 1999ko urtarrilean neurtu zen, -49,5 °C[17]. Samiek antzinetik erabiltzen duten egutegiaren arabera, Lappiko eta udalerriko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi garai bereizten dira: Giđđadálvi (udaberri-negua), Giđđa (udaberria), Giđđageassi (udaberri-uda), Geassi (uda), Čakčageassi (udazken-uda), Čakča (udazkena), Čakčadálvi (udazken-negua) eta Dálvi (negua)[18][19].
Soađegilli / Sodankylä | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Klima azpiartikoa | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Guztira | |
Maximoa ºC | 0 | -1,1 | 2 | 13,3 | 25,6 | 22,5 | 32,1 | 31,2 | 20,8 | 12,5 | 5,7 | 3 | - | |
Batez besteko maximoa ºC | -6,7 | -9,2 | -4,3 | 5 | 16,5 | 15,4 | 26,4 | 18,5 | 12,5 | 3 | 1,4 | -4,7 | 6,3 | |
Batez bestekoa ºC | -11,7 | -14,9 | -10,4 | 0,2 | 10,2 | 11 | 20 | 13,6 | 8 | -0,4 | -0,6 | -8,4 | 1,5 | |
Batez besteko minimoa ºC | -17,3 | -21,3 | -18,5 | -5,3 | 2,7 | 5,9 | 12,1 | 8,4 | 3,1 | -4,6 | -3,1 | -13,6 | -4,3 | |
Minimoa ºC | -34,9 | -33,2 | -31,4 | -20,9 | -4,7 | 1,7 | 2,5 | 2,3 | -7 | -14,1 | -12,1 | -30,2 | - | |
Prezipitazio-egunak | 31 | 28 | 27 | 19 | 14 | 20 | 10 | 25 | 19 | 16 | 19 | 29 | 256 |
Sodankyläko mendi gehienak ipar- eta hego-ekialdean daude, babestutako eremuetan; dena den, Ipar Lappi lurraldea ez da oso eremu menditsua. Udalerriko sabaia eta Finlandiako bosgarren goragune altuena Sokosti mendia da, 718 metrora iristen dena. Beste mendi garrantzitsu batzuk, Sokosti goraguneko Ukselmapää gainaz aparte, 700-600 metro bitartean dauden Vuomapää, Kuikkapää, Reututunturi eta Hirvaspää, eta hegoaldeko 514 metroko Luosto dira. Azken mendi horretan udalerriko eski-azpiegitura ospetsuenak daude[21][22].
Finlandiako gainontzeko udalerriekin alderatuz gero, Sodankylä ez da aintzira handiko udalerria, are gutxiago aintzira naturalak baino ez badira kontuan hartzen. Dena den, 476 aintzira daude bertan, gehienak hego-mendebaldeko lurraldean; hauen artean, Kelujärvi, Orajärvi, Unari eta Vaalajärvi aintzirak dira nabarmenenak. Hala ere, guztietan handienak iparraldean dauden Lokkako eta Porttipahtako urtegiak dira, herrialde osoko zabalenak direnak. Aintzira artifizialek, hurrenez hurren, 315,4 km² eta 148,6 km²-ko azalera dute eta 1960ko hamarkadan sortu ziren Luiro eta Kitinen ibaietako urak bilduz[23]. Ibai horien emaria kontrolatu ondoren, arroan hainbat zentral hidroelektriko eraiki zituzten eta, hain zuzen, hauek dira eskualdea argindarrez hornitzen dutenak. Horiez gain, aipatzekoak dira Lappiko ibai garrantzitsuak diren Kemijoki –550 km-ko luzera duena[24]–, Jeesiöjoki, Tankajoki eta Ylijoki ere. Urtero ibai horien ur hotzetan murgiltzen den milaka arrantzale iristen da udalerrira bertako amuarrainak, karpak, koregonoak, lutxoak, lutxoperkak, perkak eta timaloak arrantzatzera[25]. Azkenik, aipatu behar da Urho Kekkonen Parke Nazionalean dagoen Paratiisikuru ur-jauzia ere, Sodankyläko garaiena dena[26]. Zehazki, udalerriko azalera osoaren %5,8 baino ez da ur-azalera, guztira, 723,71 km²[1].
Udalerriko natura basatiak administrazioaren babesa jasotzen du; guztira azaleraren %72 herri lurrak dira eta %28 babestutako eremuek osatzen dute[4]. Dena den, aipatzekoa da azken urteotan hainbat istilu eta ika-mika izan dela basogintza industriaren eta herritarren artean, eta udalerrian irekita dauden bi meatzeek (Kevitsako meatzeak eta Pahtavaarako meatzeak) ere gatazka handia sortzen dute. Sodankylän, besteak beste, bi parke nazional, eta eremu basati eta natura erreserba bana daude:
- Pyhä-Luostoko Parke Nazionala: Kemijärvi, Pelkosenniemi eta Sodankylä artean dagoen parke nazionala da, guztira 142 km²-ko azalera duena[27]. Finlandian sortu zen lehendabiziko parke nazionala izan zen, 1938. urtean, eta Pyhätunturi izenpean ireki zituen ateak. Dena den, 2005. urtean, babestutako lurraldea zabaltzea adostu zen eta parke nazionalak Luosto natura eremuarekin bat egin zuen. Sorrera egunetik Lappi iparraldeko naturaren babesgune garrantzitsua izan da, eta bereizgarrien artean, aipatzekoak dira 220 metroko sakonera duen Isokuru euri-bidea, baso zaharrak, eremu paduratsuak eta Luosto eta Pyhä mendiak, eskualdeko eski mendi ospetsuak direnak. Metsähallitus erakundearen arabera, 2019an parkeak 169.700 bisitari jaso zituen[28].
- Urho Kekkonen Parke Nazionala eta Sompioko Natura Erreserba Hertsia: Urho Kekkonen Inari, Savukoski eta Sodankylä udalerrien artean dagoen parke nazionala da, herrialdeko babestutako bigarren eremu zabalena dena; guztira, 2.550 km²-ko azalera du[29]. Parke nazionala 1983. urtean sortu zen eskualdeko arro nagusiena babesteko asmoz, izan ere, Ozeano Artikora eta Botniako Golkora doazen Lappiko ibai gehienak sortzen dira bertan. Animalia aniztasuna ere garrantzitsua da; arrantza zenbait ibaitan onartua dagoen arren, ehiza guztiz debekatua dago. Gainera, oinezkoentzako, eskiatzaileentzako eta txirrindularientzako ibilbideak daude, berrehun baino gehiago. Sodankylären eta bizilagunen ekonomiaren pisuzko osagarri bihurtu da azken urteotan; 2019an, esate baterako, 367.000 bisitari joan zen parke nazionalera[30]. Bestetik, Urho Kekkonenen mutur batean, Sompio izeneko natura erreserba hertsia dago. 1956. urtean sortu zen 179 km²-ko eremua, eta asmoa bertako natura guztiz babestea izan zen. Hain zuzen, bisitariek bertara sartzea debekatua dute[31].
- Bátneduottarko edo Hammastunturiko Eremu Basatia eta Ilmakkiaapa: babestutako naturaren sarea osatzen duten eremuak dira. Hammastunturi gunea, esaterako, Inarik, Kittiläk eta Sodankyläk sortu zuten 1991. urtean, besteak beste, bertako natura basatia, eta samien kultura eta bizilekua babesteko asmoz. Hertsiki natura erreserba ez den arren, arau eta debeku ugari mantentzen dira bertan[32]. Ilmakkiaapa, aldiz, erdialdeko zohikaztegiak eta bertako fauna babesten dituen 12,4 km²-ko eremua da[33].
Natura eremu hauetako fauna eta landaredia aniztasuna handia da. Ugaztunen artean, aipatzekoak dira altzeak, amerikar bisoiak, azeri gorri eta zuriak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, igarabak, ipar-katamotzak, jatunak, lemingak, lepahoriak, lepazuriak, otso arruntak, satitsu txikiak, tundrako otsoak, ur-ipurtatsak, ur-satitsu hankazuriak eta elur-orein basati eta etxekotu ospetsuak (basoko elur-oreinak)[27][29].
Hegaztiei dagokienez, 200 espezie baino gehiago daudela uste dute adituek[34]. Urho Kekkonen Parke Nazionalean, esaterako, 110 bat espezieren habiak ikusi dira. Horietatik asko arriskuan dauden hegaztiak dira, esaterako, belatz handiak eta ipar-belatzak. Arrano beltza, bestalde, parke nazionalaren ikurra da eta hegaztia ikusteko ibilaldiak ere antolatzen dira. Adituek uste dute 20 bat arrano beltz bikotek duela habia Urho Kekkonenen[35].
Udalerriko hegaztien %70 inguru hegazti migratzaileak dira, besteak beste, birigarro txikiak, martxo hasieran iristen diren gailupa karminak, Laponiako kaskabeltzak, negu-txontak, negu-txirtak, okil hiruhatzak, siberiar eskinosoak, txio horiak eta txoka txikiak. Ilmakkiaapako zingiretara ere hegazti asko iristen da udaberrian eta uda hasieran bertan habiak jartzera; esate baterako, ahatebeltz arrunt eta hegazuriak, antxeta txikiak, antzara hankahoriak, belatz handiak, beltxarga oihulariak, borrokalariak, istingor txikiak, izotz-ahateak, kuliska pikartak, kurlinta bekaindunak, kurrilo arruntak, mendebal-txori mokomeheak, mirotz zuriak, txiki-berdantzak, txirri lepokodunak, urre-txirri arruntak eta zerra txikiak. Hain zuzen ere, espezie asko dira zingira eta zohikaztegi inguruetan bizi eta bertako intsektuez elikatzen direnak. Dena den, horien egonaldiak ez du asko irauten, abuzturako hegazti gehienek hegoalderanzko bidea hartzen baitute[33][36].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde honetara iritsi zen lehen gizarte antolatua, Izotz Aroaren ondoren, iparraldeko klima leuntzen eta glaziarrak urtzen hasi ziren garaian iritsi zela uste da; hain zuzen ere, Kitinen ibaiaren ertzetan aurkitu diren aztarnek ere hipotesi hori baieztatzen dute, finlandiar arkeologo eta historialariek 7.000 urte inguruko adina dutela defendatzen baitute[37]. Garai hartako ia 30 egonleku topatu dira ibaiaren inguruan. Lehen giza-talde hori iparraldetik etorritako Komsa kulturako gizakiek osatu zuten, ehiza eta fruitu-bilketatik bizi ziren, eta jatorria Ozeano Artikoko kostaldea zenez, Ipar Itsasoko Fonsa kulturako tribuekin harreman estua izango zutela uste da. Nahiz eta oraindik lurralde honen jatorrizko biztanleen, samien jatorriak ezezaguna izaten jarraitzen duen, badirudi tribu horien eta beranduago (k.a. 3. milurtekoan) Eskandinaviara iritsi ziren eta eurekin samiera hizkuntza eraman zuten uraldar herrien nahasketaren ondorio direla[38].
Sompioko Juikentä eremuan aurkitutako arrastoen arabera, Muteniajoki ibaiaren inguruak bi fasetan izan ditu biztanleak. Lehenak k.a. 1300. urtean iritsi eta k.o. 300. urtera arte bizi izan ziren bertan, eta bigarrenak, aldiz, XIII. eta XVII. mendeen artean[37]. Badirudi bizitoki egonkorragoak eratu zituzten gizaki horiek udaberri inguruan iristen zirela orein eta hegazti ehizarako eta arrantzarako, eta uda bukatu arte bertan gelditzen zirela.
Erdi Arora arte egoera antzekoa izan zen. Bertako biztanleria sakabanaturik bizi ziren eta sasoiaren arabera egonlekuz aldatzen zuten hainbat sami herrik edo taldek osatzen zuten; talde horiei batasuna ematen zien lotura kultura antzekotasuna eta lurralde banaketa zen. Euren artean eta mugaz haraindiko beste sami taldeen artean harremana etengabea izango zela pentsatzen dute adituek, elkar trukeak urteetan zehar sendotutako sarea. Dena den, talde edo herri bakoitzak bizirauteko beharrezko guztia lortzen zuen ehizaren, arrantzaren eta bilketaren bitartez; beraz, horrek guztiak kanpotarrekin kontaktua izateko beharra gutxituko zuen. Bestalde, klima hotza dela-eta, aipatzekoa da atzerriko erresumek ez zutela saiakera berezirik egin lurraldea bereganatzeko XIV. mendera arte; ondorioz, bertako biztanleek jatorrizko bizimodu eta kulturari arazo handirik gabe eutsi ahal izan ziotela uste da[38].
Hain zuzen, XIV. mendearen hasieran hasi ziren zehazten Eskandinavia iparraldeko mugak. Ipar-ekialdeko merkataritza bideak oso garrantzitsuak ziren Norvegiar eta Suediar erresumentzat, eta Novgorodeko Errepublikaren erasoek ezbaian jartzen zuten horien segurtasuna. Horrela, eskualdea bereganatzeko hainbat liskar izan zen erresuma horien eta novgorodarren artean; baina, 1323. eta 1326. urteetan, iparraldeko mugak zehaztu ziren. Sodankylä suediarren kontrolpean gelditu zen, eta lurraldearen mendekotasuna bermatzeko, suediarrek zerga-sistema sendoa jarri zuten martxan. Dena den, herrialdeen arteko muga ez zen horren finkoa gertatu eta eskualdea Novgorodeko Errepublikaren ondorengoa izan zen Errusiar Tsarerriaren eta Suediar Erresumaren eskuen artean ibili zen hainbat mendez. XVI. mendean, azkenean, Laponia probintziaren mugak egonkortu egin ziren behin betiko eta eskualdea antzinako probintziaren esku gelditu zen[38].
Garai hartan bi lurraldek edo siidak osatzen zuten gaur egungo udalerria: Sompiok eta Sodankyläk. Sompioren eremua ipar-ekialde osoa zen, Kitinen eta Luiro ibaiek bat egiten duten inguruan hasi eta Kaunispää mendiaren magalean amaitzen zen; Sodankyläk, bestetik, hego-mendebaldeko lurralde zabala hartzen zuen. Bi siidetako biztanleak Kemiko samiak ziren. Kemiko samiek Kemi ibaiaren ingurua eta Lappi ekialdeko baso zabalak hartzen zituzten eta beste samiengandik hizkuntza (Kemiko samiera edo kemiera), bizimodu eta kulturagatik bereizten ziren. Dena den, ez Sompiokoak, ez Sodankyläkoak, ez ziren oso talde ugariak. Zergen kontuen arabera, 1555. urtean eta 1600.ean Sompiok hurrenez hurren 30 eta 60 herritar baino ez zituen. Sami talde horien lekukoa XIX. mendearen bukaeran galdu zen, Kemiko samieraren azken hiztunarekin batera[39][40]. Hizkuntza hil horren idatzi bakarrenetakoak dira Olaus Sirma sodankylärraren "Guldnasas" eta "Moarsi favrrot" poemak, XVII. mendean Lapponia liburuan argitaratu zirenak[41].
Suediarren eragina XVI. eta XVII. mendeen artean hasi zen nabarmentzen. Erresumaren eta kristautasunaren lurrak sendotzeko asmoz, giza kokaguneak bultzatzen hasi ziren Laponian eta kolonoei erraztasunak eman zitzaizkien bertara bizitzera joateko. Lehenengo elizak ere garai hartan hasi ziren eraikitzen; Sodankyläko lehena 1689. urtean eraiki zen (Sodankyläko eliza zaharra)[42]. Horrela, kristautasunaren etorrerarekin batera, samiek xamanismoa alde batera utzi eta iristen hasi ziren finlandiar kolonoen fedea bereganatu zuten. Sinesmen eta ohitura zahar ugari galdu ziren XVII. mendean, besteak beste, joik aurre-kristauen ohitura (livđe); izan ere, tradizio horiek mantendu zituztenek sorgin-ehiza latza jasan behar izan zuten. Bestalde, iparraldean sektore ekonomiko berria abian jartzeko helburuarekin, samiak elur-orein zaintzan jarduteko laguntzak jasotzen hasi ziren Suediar Erresumaren eskutik[38][39]. Samiak egonkortzen hasi ziren, batik bat Sodankylä siidan, eta euren bizimodu bereizia kolono iritsi berrienarekin nahasten hasi zen.
XVII. mende bukaeran Izotz Aro Txikia izan zen eta herritarrek hildako asko eragin zituen gosete garai luzea pairatu zuten. Dena den, egonkortasun handiko garai luzea izan zen iparraldeko mugan. XVIII. mendean baina, Finlandiaren kontrola izateko guduak hasi ziren berriro ere; Finlandiako Gerran, azkenik, Errusiar Inperioak herrialdea bereganatu eta Inperioko Dukerri Handi bihurtu zuen 1809an. Hain zuzen ere, XIX. mendearen hasiera izan zen Sodankylären hazkuntza areagotu zen garaia. Kemi ibaia Laponiako garraiobide nagusi bihurtu zen eta, hala, Ekialdeko Lappiko basoak ustiatzen hasi ziren. Baliabide naturalen erauzketak eta urre sukarrak herritar asko erakarri zituen hegoaldetik, behien abeltzaintza, eta lehenengo azpiegiturak eraikitzen hasi ziren eskualdean; Laponiako errepide sarea, esate baterako, Sodankylära zabaldu zen XIX. mendearen amaieran[43]. Finlandiar kolonoekin batera, Kautokeino ingurutik hainbat ipar sami familia ere iritsi zen Sompiora, 1852. urtean Norvegia eta Errusiaren arteko muga itxi ondoren. Herritar askoren etorrera ikusita eta kolonoen kokatzea bultzatzeko, eskualdea zerga-sistematik salbuetsia gelditu zen hainbat urtez. Mende honetan bizi izan zituzten Sodankyläko jatorrizko biztanleek –Kemiko samiek– azken urteak, Kemiko samieraren azken hiztunarekin batera desagertu baitziren[38][39].
Sodankyläko Udalerria ofizialki 1893. urtean sortu zen, Sodankyläko elizbarrutian zeuden lurrak bere gain hartuz[44]. Dena den, bere lurraldea 1916. urtean murriztu zen, Pelkosenniemi eta Savukoski udalerriak Sodankylätik bereizi zirenean[45].
Errusiaren mende ehun urte igaro ondoren, Finlandiak 1917ko Gerra Zibilean independentzia lortu zuen. Administrazio berriak Ouluko probintzia zatitu, Lappiko probintzia berria sortu, eta Rovaniemi hiriburu bihurtu zuen. Izendapen horrek eragin handia izan zuen Sodankylän, udalerria hiriburu berriaren eta herrialdeak eskuratu berri zuen Ozeano Artikoko lurraldearen erdibidean baitzegoen. XX. mendearen hastapenetan ireki ziren, besteak beste, Sodankylä-Ivalo errepidea, lehen eskola eta farmazia, Behatoki Geofisikoa, telefono linea, eta Sompio eta Unariko meatzeak. 1920. urtean udalerriak ia bost mila biztanle zituen[43].
Herrialdearen estatus aldaketa oraindik errotu eta egonkortu gabe zegoenean, Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuen kontinente zaharrean. Finlandiak subiranotasuna mantendu nahian eta SESB bere lurraldetik urruntzeko helburuarekin, Alemania naziarekin bat egin zuen. Norvegiatik iritsitako tropa alemaniarrak herrietan egokitu ziren eta Ozeano Artikoaren defentsa antolatzeari ekin zioten. Neguko Gerrak eta Jarraipenaren Gerrak herrialdea eta udalerria astindu zuten. 1944ko uztailaren 14an, esaterako, sobietar soldaduek dozena bat zibil erail zituzten Lokka herrian[46]. Bi gerra horien emaitzak ikusita, Finlandiako Gobernuak SESBekin bake-akordioa sinatu zuen. Akordioa gauzatzeko finlandiarrek sobietarren baldintza nagusia onartu behar izan zuten, alegia, Lappin zeuden 200.000 alemaniar soldaduak finlandiar lurretatik botatzea. Soldadu naziak bizilagun den Norvegiara, Hirugarren Reicharen herrialde satelitera alde egiten saiatu ziren, eta ihesa bizkortzeko finlandiarrek ordura arte kide izandako alemaniarrak jazartzeari ekin zioten. Laponiako Gerra hasi zen 1944ko irailean. Ekialdean zegoen alemaniarren XXXVI. armada-gorputzak iparraldera jotzea erabaki zuen muga Karigasniemi herritik igarotzeko. Sodankylä-Ivalo-Utsjoki bidean zehar erresistentzia handirik topatu ez zuten arren, zenbait borroka izan ziren (besteak beste Tankavaara inguruan) eta horien ondorioz hainbat herri suntsitu zituzten, hauen artean Sodankyläko elizatea[47][48][49]. Datuen arabera, alemaniarrek udalerriko eraikinen %60-75 artean suntsitu zituzten, hala ere, sodankylärrak Ostrobotnian babesean zeudenez, ez zen hildako herritarrik izan[50][51].
Gerra osteko urteetan, Finlandiak gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Sodankylärrek suntsitutako herriak azkar berreraiki eta 1950eko hamarkadarako ekonomia berpiztea lortu zuten basogintza industriari eta meatzeei esker. Nekazaritza bera ere sendotzea lortu zuten; dena den, iraultza handiena 1960ko hamarkadan iritsi zen, udalerriko urtegiak eraikitzen hasi ziren garaian. Hain zuen, berreraikitze lanetan, Kemi eta bere ibaiadarrak (Kitinen eta Luiro) energia hidroelektrikorako erabilgarri bihurtu zituzten, eta gerra garaian galdutako zenbait zentral elektriko ordezkatzeko eta Lappiko ekonomia sustatzeko hainbat zentral eraiki zituzten. Era berean, ur kopurua erregulatzeko, iparraldean Lokkako eta Porttipahtako urtegiak eraiki zituzten 1967an eta 1970ean, hurrenez hurren[52]. Lan horien ondorioz, 600 pertsona inguru birkokatu behar izan zituzten eta hainbat herrixka urpean desagertu ziren, besteak beste, Korvanen, Mutenia eta Riesto[53]. Udalerriko Sompio ingurunea behin betiko aldatuko zuten urtegiek[46].
Sodankylärren kopuruak gorena jo zuen 60ko hamarkadan eta 90ekoaren lehen erdian; 1995. urtean ia hamaika mila izatera iritsi ziren. Hala ere, harrezkeroztik biztanleria jaisten joan zen urtez urte. Lan esparru zabalago baten bila bertatik ateratzen ziren herritarrak ziren biztanle galera horren kausa nagusia. Joera hori luzaroan mantendu zen arren, 2009ko azaroan meatze berri bat irekitzeko egitasmoa onartu zuen Udalak. Azkenean, kobrea eta nikela ustiatzen dituen Kevitsako meatzeak ateak ireki zituen 2012an[54]. Meatzeak lanpostu asko sortu zituen, eta ordutik badirudi udalerriko biztanleria egonkorrago mantendu dela.
Iparraldean bizi diren sami apurrak, bestetik, elur-orein zaintzaz arduratzen dira; gaur egun 300 bat dira[4][55]. Sami familia hauek ez dira Sodankyläko jatorrizko samiak, XIX. mendearen bukaeran Kautokeino, Enontekiö eta Kaaresuvanto eskualdeetatik Sompiora etorritako ipar samien ondorengoak baizik. Hala ere, 1973. urtean herritar horien ohiturak, hizkuntza eta lurrak babesten dituen Samien Lurraldea sortu zuen Sodankyläk Enontekiö, Inari eta Utsjoki udalerriekin batera. Eremuak udalerriaren iparraldeko zatia baino ez du hartzen, Vuotso herriaren eta urtegien ingurunea[56][57].
Administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]• • Heinäperä • Hinganmaa • Impala • • Kaarto • Kakslauttanen • • • • Kukasjärvi • Lismanaapa • • • Madetkoski • Moskuvaara • • • Orakylä • • Peurasuvanto • Puolakkavaara • • • • • Roivanen • • • Seipäjärvi • Siltaharju • Siurunmaa ⊙ • • Tähtelä • • • Uimaniemi • Unari • • • Vuoma • • • • • • • • • • • • • |
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sodankylä udalerria erdigunean dagoen elizateak eta lurralde guztian zehar zabaltzen diren hainbat herri txikik osatzen dute. Hirigunetik kanpo bizi da, zehazki, sodankylärren %38,7[59]. Kokapenari dagokionez, herri gehienak udalerriaren hego-mendebaldean daude, elizatearen eta aintzira txikien inguruan; besteak beste, Sattanen, Kelujärvi, Orajärvi, Vaalajärvi eta Syväjärvi-Heinäperä. Dena den, bada iparraldean, Inariko mugatik hurbil, 300 biztanle inguru dituen herri garrantzitsu bat, Vuohčču edo Vuotso, Sodankyläko samien egungo erdigunea dena.
Herriak lau barrutitan banatuta daude[6]:
- Aintzirako herriak (Järvikylät): hego-mendebaldeko barrutia, biztanle gehien dituena.
- Ekialdea (Itäosa): elizatearen ekialdera dauden herriek osatzen duten barrutia.
- Hegoaldea (Eteläosa): Pyhä-Luostoren ondoan hazi diren hego-mendebaldeko herriena.
- Iparraldea (Pohjoisosa): erdigunetik iparrera dauden herriak barne hartzen dituen barrutia.
Ondorengoak dira udalerriko herrigune garrantzitsuenak:
|
|
Lehen izendapena finlandieraz, eta bigarrena ipar samieraz (ofiziala den eremuan).
250 biztanle baino gehiago dauzkaten herriak beltzez.
Garraio azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sodankylä udalerriak ez du garraio azpiegitura askorik. Ez dago horren iparrera doan trenik (tren-geltoki hurbilenak Kemijärvi eta Rovaniemi hirietan daude, 100 bat km hegoaldera), eta elizatetik gertu dagoen aerodromoak hegaldi pribatuak bakarrik jasotzen ditu. Hala, Sodankyläko herrien artean ibiltzeko eta Lappiko gainontzeko udalerriekin bat egiteko herritarren garraiobide erabiliena autoa da.
Ondorengoak dira udalerria zeharkatzen duten errepide eta autobide nagusiak:
4E 75 Valtatie 4: Helsinki – Lahti – Jyväskylä – Oulu – Kemi – Rovaniemi – Sodankylä – Utsjoki
5E 63 Valtatie 5: Heinola – Mikkeli – Kuopio – Kaajani – Kuusamo – Kemijärvi – Sodankylä
80 Kantatie 80: Kolari – Kurtakko – Kittilä – Tepsa – Jeesiö – Vaalajärvi – Sodankylä
952 Seututie 952: Meltaus (Rovaniemi) – Syväjärvi – Vaalajärvi
962 Seututie 962: Vuostimo (Kemijärvi) – Luosto – Torvinen
967 Seututie 967: Sodankylä – Kelujärvi – Tanhua – Värriö – Savukoski
Sodankylätik bi autobide igarotzen dira: Nelostie izenaz ezaguna den Valtatie 4a[60], eta Viitostie izenaz ezaguna den Valtatie 5a. Lehenengo autobideak Finlandia hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du eta, guztira, Helsinkitik Utsjokira, 1.295 km-ko luzera du (herrialde osoko autobide luzeena da). E8a eta E75a osatzen duten autobideetako bat da eta Oulu, Kemi eta Rovaniemi hirietatik, eta, besteak beste, Torvinen, Sattanen eta Vuotso herrietatik, eta elizatetik igarotzen denez, sodankylärren autobide erabiliena ere bada. Bestetik, Heinolan hasten den Valtatie 5 autobideak ekialdeko Finlandia zeharkatzen du, eta helmuga, hain zuzen ere, Sodankylän bertan du. Guztira, 907 km-ko luzera du eta, besteak beste, Kuopio, Kajaani eta Kemijärvi hirietatik, Orakylä herritik, eta elizatetik igarotzen da. Azkenik, bigarren mailako errepide ugari ere badago; esate baterako, 155 km dituen eta Lappiko Kolari, Kittilä eta Sodankylä udalerriak bat egiten dituen Kantatie 80 errepidea[60][61][62].
Autoa garraiobide erabiliena den arren, ez da errepide gainean dabilen ibilgailu bakarra. Hain zuzen, Eskelisen Lapin Linjat, Möllärin Linjat edota Jbus konpainien autobusek udalerria eskualdeko eta herrialdeko hiri garrantzitsuenekin eta Norvegiarekin lotzen dute[63].
Dena den, hegazkinak jasotzeko azpiegitura bat bada udalerrian, alemaniarrek eraiki zuten Sodankylä aerodromoa. Hasiera batean Petsamora zihoazen hegaldien geldialdiak jasotzeko eraiki zen, baina Bigarren Mundu Gerra ostean, aerodromak Helsinki-Vantaa aireportuarekin baino ez zuen lotura zuzena. Erabiltzaile gutxi zirela-eta, erakunde arduradunak hegaldi guztiak bertan behera uztea erabaki zuen 1989. urtean. Gaur egun aerodromoak abiazio orokorrarentzat eta osasun zerbitzuentzat baino ez du eskaintzen zerbitzua. Sodankylärrek Finlandiako hegoaldeko hirietara edota atzerrira bidaiatu nahi izanez gero, Ivalo edota Rovaniemi aireportuetara joan behar izaten dute[64].
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lappiko hezkuntza azpiegitura nagusiak eskualdeko hiriburuan daude, Rovaniemin; haien artean, Unibertsitatea eta Zientzia Aplikatuen Unibertsitatea. Dena den, sodankylärrek derrigorrezko hezkuntza udalerrian bertan jasotzeko aukera dute. Hain zuzen, Udalak tokian tokiko irakaskuntzaren alde egiten du, eta Sodankylä sakabanatuta dauden hainbat herrik osatzen duten arren, eskaintza sarea zabala da.
Guztira, haur hezkuntzako bost eskola daude Sodankylän, bostak publikoak: Järvikyläko (Syvajärvin), Torvinengo, Vaalajärviko eta Vuotsoko eskolak, eta elizateko Tähtikunnan koulu edo Izar Udaleko eskola. Ikastetxe horietan, sei urtera arte iristen den hautazko Haur Hezkuntza eskaintzeaz gain, Derrigorrezko Hezkuntzako lehen bi mailak ere burutzen dituzte ikasleek. Aurre-eskola izena jasotzen duten bi ikasturte horietan, hain zuzen, gazteak nahitaezko hezkuntzara eta ordutegietara egokitzen hasten dira[65].
Hirugarren mailatik aurrera, aldiz, gazteak Sodankyläko Institutura (Sodankylän lukio edo Soađegili logahat) joaten dira euren ikasketekin jarraitzeko. Elizatekoa udalerrian dagoen Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxe bakarra denez, gazte gehienek Sodankylä osoko herrietatik bertara mugitu behar izaten dute egunero; hala ere, ikastetxeak herri urrunenetako ikasleen joan-etorriak errazten ditu[66].
- Ipar Argiak Ikastetxea (Revontuli-opisto edo Revontuli-Instituhtta): Enontekiö, Kittilä eta Sodankyläko hezkuntza zentro zibikoa da. Ikastetxeak bizpahiru hilabetetan burutzen diren ikastaroak antolatzen ditu, gazte eta helduen artean oso arrakastatsuak izan ohi direnak. Besteak beste, gitarra, historia, musika, margolaritza, errusiera eta gaztelania ikastaroak daude[67].
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdea bi ospitale barrutitan banatua dago. Alde batetik, Kemi-Tornio Ardatzak eta Ylitornio udalerriak osatzen duten Länsi-Pohja Ospitale Barrutia dago; eta, bestetik, Rovaniemi hiriburua eta eskualdeko gainontzeko udalerriak dauden Lappi Ospitale Barrutia; azken horren barruan dago, hain zuzen ere, Sodankylä[68].
Familiako edo etxeko medikuek garrantzi handia dute eskualdeko eta herrialde osoko osasun sisteman. Hain zuzen, osasun zentroetan laborategiak, kontsulta- eta ebakuntza-gelak, eta tresna bereziak izaten dituzte, eta zenbait mediku espezializatuk ere egiten du lan bertan. Askotan bizpahiru udalerriren artean akordioak adosten diren arren, udalerri txikienenek ere zentro hauek izaten dituzte. Sodankylän ezaugarri horiek dituen osasun-etxe bat dago elizatean bertan. Lappi Ospitale Barrutiko erietxe nagusia (Lappiko Ospitalea), aldiz, eskualdeko hiriburuan dago, Rovaniemin[69].
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandia iparraldeko udalerri garrantzitsua izanik, Sodankyläk hainbat hiri senidetu dauzka; gehienak Ipar Europako eta kulturalki harreman estua duten herrialdeetako udalerriak dira[70].
Udala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sodankyläko eta Finlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2017ko apirilaren 9an ospatu ziren udal hauteskundeetan eratu zen.
Sodankyläko Udalbatza[71] | |||||
---|---|---|---|---|---|
Alderdia | Eserlekuak | +/- | Ehunekoa | ||
-- | Zentroko Alderdia | 11 | 3 | % 35,2 | |
-- | Ezker Elkartasuna | 5 | 2 | % 17,9 | |
-- | Koalizio Nazionala | 4 | 3 | % 14,6 | |
-- | Liga Berdea | 2 | 1 | % 9,5 | |
-- | Alderdi Sozial-Demokrata | 2 | 0 | % 9,3 | |
-- | Benetako Finlandiarrak | 2 | 2 | % 8,6 | |
-- | Alderdi Kristau-Demokrata | 1 | 1 | % 1,8 |
Sodankyläko Udalbatza 27 ordezkarik osatzen dute eta, Lappiko udalbatza gehienen antzera, talde politiko nagusia Zentroko Alderdia da. Dena den, alderdiak ezin izan zion aurreko hauteskundeetako emaitzari eutsi eta hamalau ordezkari izatetik hamaika izatera igaro zen; guztira, sodankylär botoen %35,2 eskuratu zuen. Bigarren eta hirugarren alderdiak bost eta lau batzarkide lortu zituzten Ezker Elkartasuna eta Koalizio Nazionala izan ziren. Ezkerreko alderdiak bi taldekide galdu zituen arren, beherakada ez zen oso nabaria izan aurreko batzarrean sodankylärrek 8 ordezkari gehiago baitzituzten. Guztira, sozialistek botoen %17,9 bereganatu zuten. Koalizio Nazionalak, aldiz, hiru eserleku galdu eta botoen %14,6 eskuratu zuen. Jarraian bina ordezkari lortu zituzten Liga Berdea, Alderdi Sozial-Demokrata eta Benetako Finlandiarrak izan ziren hautesleen babesa jaso zuten alderdiak. Hala ere, irakurketa oso desberdina egin zuten hiru alderdiek. Esate baterako, alderdi ekologistak gorakada nabarmena izan zuen eta boto-emaileen %9,5ari esker beste ordezkari bat irabazi zuen. Benetako Finlandiarrak, berriz, bi ordezkari galdu zituen aurreko udalbatzatik. Azkeneko postua batzarrean sartzea lortu zuen Alderdi Kristau-Demokratarentzat izan zen, botoen %1,8 eskuratu ostean. Hauteskundeetako parte hartzea, azkenik, %59,7koa izan zen.
Biztanle gehien duten herriak (2018)[6] | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Z. | Herriak1 | Biztanleak | Z. | Herriak | Biztanleak | |
1. | Sodankyläko elizatea | 5.533 | 6. | Kelujärvi | 228 | |
2. | Sattanen | 329 | 7. | Syväjärvi | 151 | |
3. | Vuotso / Vuohčču | 306 | 8. | Jeesiö | 133 | |
4. | Vaalajärvi | 298 | 9. | Riipi | 130 | |
5. | Orajärvi | 264 | 10. | Torvinen | 119 | |
1 Lehen izendapena finlandieraz eta bigarrena ipar samieraz. |
Udalerriko alkatea Kirsi Virtanen andrea da eta Sodankyläko Udalbatzak 2019ko apirilaren 11n izendatu zuen aho batez[72]. Bestalde, 2017ko udal hauteskundeen ostean, Koalizio Nazionaleko Pekka Heikkinen jauna izendatu zuten udalbatzako presidente eta Udal Zuzendaritza Batzordearen buru, aldiz, Zentroko Alderdiko kide den Mikko Pyhäjärvi. Hurrengo udal hauteskundeak 2021. urtean ospatuko dira[73].
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sodankyläk, guztira, 8.319 bizilagun ditu[2]. Nahiz eta bederatzi mila biztanlera ez iritsi, herritar gehien dituen Ipar Lappiko udalerria da; Lappi eskualdeko laugarrena. Finlandia osoko bigarren udalerri zabalena ere bada, eta, denera, 12.415,41 km²-ko azalera du[1]; beraz, datuek biztanle dentsitate baxuena duten udalerrien artean jartzen dute. Samiei dagokienez, sami herritar gehien dituen Lappiko bosgarren udalerria da, 300 bat dira sodankylär samiak[4]. Hain zuzen ere, iparraldeko eremua, Vuotso herriak eta bi urtegiek osatzen duten eremua Samien Lurraldearen barnean dago. Bertan bi dira hizkuntza ofizialak: ipar samiera eta finlandiera. Lehenengoa geroz eta herritar gehiagok ikasten duen arren, herritarren %1,59ren lehen hizkuntza baino ez da, 132 sodankylärrena zehazki[3]. Udalerriaren izen ofizialak "Sodankylä" eta "Soađegilli" dira, finlandieraz eta ipar samieraz hurrenez hurren[74].
Bestalde, Europar Batasuneko herrialdeekin eta Finlandiako gainontzeko udalerriekin alderatuta, Sodankylän 15 urte baino gutxiagoko biztanleriaren ehunekoa baxua da: %13,4; eta 64 urte baino gehiago dituztenena, berriz, altua: %27,8. Erlijioari dagokionez, herritar gehienak luteranoak (%82,1) edo sinesgabeak (%16,4) dira. Azkenik, atzerrian jaiotakoak sodankylärren %1,48 baino ez dira[74].
Udalerria erdigunean dagoen elizateak eta lurralde guztian zehar zabaltzen diren hainbat herri txikik osatzen dute. Hirigunetik kanpo bizi da, zehazki, sodankylärren %38,7[59]. Kokapenari dagokionez, herri gehienak udalerriaren hego-mendebaldean daude, elizatearen eta aintzira txikien inguruan; besteak beste, Sattanen, Kelujärvi, Orajärvi, Vaalajärvi eta Syväjärvi-Heinäperä. Dena den, bada iparraldean, Inariko mugatik hurbil, 300 biztanle inguru dituen herri garrantzitsu bat, Vuotso, Sodankyläko samien egungo erdigunea dena.
Sodankylärren kopuruak gorena jo zuen 60ko hamarkadan eta 90ekoaren lehen erdian; 1995. urtean ia hamaika mila izatera iritsi ziren. Hala ere, harrezkeroztik biztanleria jaisten joan zen urtez urte. Lan esparru zabalago baten bila bertatik ateratzen ziren herritarrak ziren biztanle galera horren kausa nagusia. Joera hori luzaroan mantendu zen arren, 2012an ireki zen Kevitsako meatzeak lanpostu berriak sortu zituen, eta badirudi horri esker azken hamarkadan udalerriko biztanleria egonkorrago mantendu dela[54].
18801 | 18901 | 19001 | 19101 | 19201 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 1995 | 2000 | 2005 | 2010 | 2015 | Orain |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2.695 | 3.109 | 4.153 | 5.397 | 4.590 | 5.927 | 6.958 | 8.514 | 10.768 | 10.654 | 10.117 | 10.576 | 10.736 | 9.922 | 9.216 | 8.779 | 8.782 | 8.319 |
11916. urtean Pelkosenniemi eta Savukoski udalerriak Sodankylätik bereizi ziren; ordura arteko kopuruetan bi udalerri horietako herritarrak kontuan hartzen dira.
Udalerriko bizilagun ospetsuenak Andreas Alariesto eta Johanna Sinisalo artistak dira. Lehenengoa sami margolari garrantzitsua izan zen, 1970eko hamarkadan herrialdean entzute handia izan zuena; batik bat, Lappiko paisaiak eta eguneroko irudiak margotzen zituen. Alariestoren obra gehienak Sodankyläko Alariesto Galeria-Museoan daude[76]. Johanna Sinisalo, aldiz, zientzia-fikzio eta fantasiazko nobela idazle ezaguna da, besteak beste, Finlandia Saria (2000. urtean) eta Prometheus Saria (2017an) irabazi dituena[77][78]. Bestetik, musikagintzan, Stepa raperra, 1991ko Eurovision Abesti Jaialdian parte hartu zuen Kaija Kärkinen abeslaria, eta Desert Planet taldearen sortzailea den Jukka Tarkiainen ere sodankylärrak dira.
Azkenik, Aimo Tepsell orientazio txapelduna, 1977an borroka greko-erromatarreko munduko txapeldun bihurtu zen Pertti Ukkola[79], Riikka Karppinen aktibista eta politikaria, eta eskualdeko ipuinetan ezaguna den Mosku abeltzaina ere sodankylär seme-alabak dira.
Samiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria samien jatorrizko eta berezko lurraldearen barnean dago, Sápmi deituriko lurraldean. Samiak, euskaldunekin batera, Europako gutxiengo indigena bakarrak dira eta hauen jatorria ezezaguna izaten jarraitzen du egun; kultura eta hizkuntzagatik, badirudi antzinaroko Komsa kulturako tribuen eta beranduago (k.a. 3. milurtekoan) Eskandinaviara ekialdetik sartu ziren herri uraldarren nahasketaren emaitza direla[38]. Hain zuzen, Kemi, Kitinen eta Luiro ibaien arroak sami herriaren aspaldiko bizileku ezagunak dira. Bertan bizi ziren Kemiko samiak, beste samiengandik hizkuntza (Kemiko samiera edo kemiera), bizimodu eta kulturagatik bereizten zirenak. Dena den, talde honen lekukoa XIX. mendearen bukaeran galdu zen, Kemiko samieraren azken hiztunarekin batera[39]. Gaur egun Sodankylä iparraldean bizi diren sami apurrak ez dira udalerriko jatorrizko samiak, XIX. mendearen bukaeran Kautokeino, Enontekiö eta Kaaresuvanto eskualdeetatik Sompiora etorritako ipar samien ondorengoak baizik[39][57].
1973. urtean, Sodankyläk, Enontekiö, Inari eta Utsjoki udalerriekin batera, Finlandiako Samien Lurraldea sortu zuen, samien ohiturak, hizkuntzak eta lurrak babesteko asmoz; eremuak udalerriaren iparraldeko zatia baino ez du hartzen, Vuotso herriaren eta urtegien ingurunea. Samien Lurraldea kudeatzen duten arduradunen irizpideen arabera, Sodankyläko biztanleriaren %4 da talde etniko honen kide, 300 bat sodankylär, eta Sami Parlamenturako hauteskundeetan parte har dezake[4]. Ipar samiera, aldiz, %1,59ren lehen hizkuntza da eta udalerriaren iparraldeko zatian baino ez da ofiziala finlandierarekin batera[74]. Sodankyläk "Soađegilli", "Suáđigil" eta "Suäˊđjel" izenak jasotzen ditu ipar samieraz, Inariko samieraz eta skolt samieraz hurrenez hurren (lehenengoa bakarrik da ofiziala).
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria 1959. urtean sortu zuen Aarno Liuksiala artistak eta bere helburua, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriko natura adieraztea izan zen. Urte bereko abenduaren 30ean, udalbatzak Sodankyläko ikur ofizialtzat hartu zuen (Barne Ministerioak hurrengo urteko martxoaren 24an onartu zuen). Zelai beltzaren aurrean, sei puntako zilarrezko izarra eta, aurrean suzko gar gorriztak dituen eta zilarrezkoa ere den banda horizontala daude. Sei puntako izarrak Iparrizarra irudikatzen du, neguko gau ilun, hotz eta luzeetan zerua argiztatzen duen argi nagusia; honek, era berean, udalerriaren kokapena adierazten du, herrialdearen iparraldean eta zirkulu polar artikoaren gainean. Bestalde, suzko garrak ipar argiak dira. Oso ohikoa da Finlandian fenomenoa gar bidez irudikatzea, ipar argien finlandierazko izena revontulet baita, euskaraz, «azeriaren sua». Azkenik, aipatzekoa da Sodankyläko armarriak ere atzealde iluna duela; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerrietako armarrien bereizgarri nabarmenenak dira, eskualdeko zerua negualdean irudikatzen dutenak[80].
Elkarteak eta Erakundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdearen defentsarekin, eta zientzia eta ikerkuntzarekin lotutako gune garrantzitsuak daude udalerrian:
- EISCAT: Eguzkia eta Lurraren arteko elkarreragina aztertzen duen europar zientzia elkartea da. Egoitza nagusia Tromsøn dagoen arren, elkarteak, guztira, lau radar ditu: hiru Eskandinavian (Kirunan, Tromsøn eta Sodankylän bertan) eta bat Svalbard uhartedian. Hain zuzen, EISCATek sakabanatze inkoherentea duten hiru radar sistemarekin lan egiten du (224 MHz, 931 MHz eta 500 MHz), eta, azken urteotan, ionosfera eta magnetosferan izan diren aldaketak aztertu ditu[81].
- Lappiko Jaeger Batailoia: Finlandiar Armadaren Jaeger Brigada unitatearen batailoia da. Taldea soldaduak eskualdeko klimara egokitzeko asmoz sortu zen. Sodankyläko instalazio hauetan eta Rovaniemiko Lappiko Aire Defentsa Batailoiaren egoitzan urtero 1.600 errekruta inguru trebatzen dira[82].
- Lappiko Meteorologia Ikerketa Zentroa: Finlandiako Meteorologia Institutuaren ikerketa zentroa da, nagusiki Artikoaren ikerketaz arduratzen dena. Besteak beste, zoruaren hidrologia, biosfera-atmosfera elkarrekintza eta sateliteen balidazio eta kalibrazio ikerketak, eta zutabe atmosferikoen neurketak egiten ditu. Egoitza Tähtela auzoan dauka[83].
- Sodankyläko Behatoki Geofisikoa (SGO): Tähtelä auzoan dagoen eta Ouluko Unibertsitateak kudeatzen duen behatoki geofisikoa da. Finlandiako Zientzien Akademiak sortu zuen 1914. urtean, eta hainbat hamarkadaren ostean, 1997an, erakundea Unibertsitatearen esku gelditu zen; gaur egun, behatokiaren zuzendaria Eija Tanskanen zientzialaria da. SGO zentroaren ikerketa esparru nagusiak Lurra eta honen inguruko espazio hurbila dira; besteak beste, Lurraren magnetismoa, pultsazio magnetikoak, eta izpi eta zarata kosmikoak aztertzen dira. Dena den, ikerketa garrantzitsuenak ipar argien eta hauek Lurrean duten eragina aztertzen dutenak dira. Egoitza nagusian lurrikarak neurtzeko sismografo bat ere bada[15].
- Sompio Liburutegia: Pelkosenniemi, Savukoski eta Sodankylä udalerriek adostutako akordio bati esker 2009. urtean sortu zen liburutegia da. Erakundeak hiru udalerrietan egiten du lan, baina egoitza nagusia Sodankyläko elizatekoa da. Guztira, ia ehun mila liburuko bilduma du; hala, Finlandia iparraldeko liburutegi handienetakoa da. Erakundea Lappiko Liburutegia elkartearen parte da[84][85].
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko kirol elkarte nagusia Sodankylän Pallo (SoPa) da. 1978. urtean sortu zen elkarteak emakumeen, gizonen eta juniorren taldeak dauzka eta kirol eskola arrakastatsua du hiru kiroletan, bandyan, futbolean eta izotz-hockeyan[86].
Luosto
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luosto eski estazioa da Sodankyläko kirol azpiegitura nagusia. Izena 514 metroko garaiera duen Luosto mendiari zor dio, honen magalean baitaude eski jaitsiera guztiak. Eski estazioa Pyhä-Luostoko Parke Nazionalaren sarrera atea da, Pelkosenniemin dagoen Pyhä eski estazioraino iristen dena; ondorioz, bisitari ugari jasotzen ditu urte guztian zehar.
Guztira, hamabi eski pista daude, luzera eta tamaina desberdinekoak; alde batetik, hasiberrientzako pista berde bat eta bost pista urdin daude; bestetik, maila ertaina duten eskiatzaile edo snowboarderrentzako pista gorri bi daude; eta, azkenik, adituenentzako lau pista beltz. Lau horien artean, Kilparinne (euskaraz, «Lehiaketa jaitsiera») izeneko jaitsiera dago, 900 m-ko luzera duena eta txapelketetarako erabiltzen dena. Mendia igotzeko eta bertako eski pistetaraino iristeko hiru teleski daude. Luoston, gainera, hiru jatetxe, hotela, bungaloak eta karabanentzako aparkalekua daude.
Arrakasta handiena duten kirolak iraupen eskia, eski alpinoa, snowboarda, elur-erraketak, ibiltaritza eta orientazioa dira; izan ere, eski pistez gain, Pyhä-Luostoko Parke Nazionalaren mugetan sartzen den iraupen luzeko ibilbide sare zabala dago. Bestalde, azpiegiturak urria erdialdean ireki eta maiatza inguruan itxi ohi dira. Dena den, urte osoan zehar, parke nazionalaren sarrera atea den Luosto herrian, kirola eta naturarekin lotutako ekintza ugari eskaintzen dituzte; esate baterako, elur motor safariak, husky txakurrek gidatutako lera safariak, ametista meategira bisitak, izotz arrantzan jarduteko irteerak, izotzean eskalatzen hasteko ikastaroak, elur-orein basetxeak ezagutzeko bisitak, natura ibilaldiak, eta ipar argiak ikusteko txangoak[87].
Museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sodankyläko museo garrantzitsuenak udalerriaren historia eta artea gaitzat dutenak dira:
- Alariesto Galeria-Museoa: Andreas Alariesto sodankylär sami margolariari buruzko museoa da. Egoitza nagusia elizatean dago, eliza zaharraren eta «Elur-oreina eta samia» estatuaren artean, eta 1986. urteko uztailean ireki zituen ateak, Alariesto hil baino hiru urte lehenago. Museoak erakusketa bakarra du, «Andreas Alariesto (1900–1989)» izenekoa, eta bertan, margolariaren bizitzako artelan nagusiak biltzen dira. Guztira, ehun margolanek eta Lapin kylä edo «Lappiko herria» izeneko eskultura txiki batek osatzen dute erakusketa, artistaren haurtzaroko bizitzaren eta Lappiko paisaien berri ematen dutenak. Museoaren jabeak Riikka eta Andreas Alariestoren Lappiko Irudien Fundazioa, eta Sodankyläko Udala dira[88][89][90].
- Kakslauttanen Arte Galeria: udalerriaren iparraldean, Kakslauttanen turismo herrian dagoen arte galeria da. 2017. urtean ireki zen 450 m²-ko gunea eta ingurugiroarekin harremana duen arte erakusketak eskaintzen ditu. Finlandiako artista modernoen artelanak ere salgai izaten dira bertan, hala nola, eskultura txikiak, margolanak eta argazkiak. Arte galeriaren aurrean Essi Korva artistaren "Suomi 100" lau metroko eskultura handia dago. Urtero antolatzen den Artikoko Artearen Astea nazioarteko arte sinposioa ere bertan ospatzen da eta artistentzako erresidentziak eskaintzen dituzte[91].
- Sodankyläko Herriko Historia eta Kulturaren Museoa: Sodankylä udalerriko historiari buruzko herri museoa da. Proiektua 1949. urtean hasi zen, Sodankylä-Seura Elkartea tresna eta materialak biltzen hasi zenean, eta gunea, guztira, hamahiru eraikinek osatzen dute. Eraikin nagusia 1906. urtean Riesto herrian eraikitako etxalde bat da, 1962. urtean Lokkako urtegiaren ondorioz lekuz aldatu zutena. Museoak XX. mende hasierako herritarren bizimodua irudikatzen duen arren, mota desberdineko objektuak ere badaude; zaharrena 700 urte inguru dituen eskia da, eraikin nagusian erakusgai dagoena[88][92].
- Urre bilatzailearen Museoa: Tankavaaran dagoen urre sukarrari buruzko museoa da. 1973. urtean sortu zen, Finlandiako urre bilaketaren historia gorde eta ikertzeko asmoz, eta, hain zuzen, urre bilaketa gaitzat duen mundu osoko museo bakarra da. Erakusketa iraunkor bakarra Lappiko urrearen historiari buruzkoa da, urre bilatzaileen bizimoduaren kronika, dokumentuak, tresneria eta irudiak biltzen dituena. Udan, bestetik, Auraria izeneko gunea irekitzen da; bertan, bisitariek ibaian urrea bilatzeko saiakera egiteko aukera dute. Museo eta ikerketa gunearen kudeatzailea gobernuaren diru-laguntza jasotzen duen Goldmuseum Fundazioa da[88][93].
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko ondasun nabarmenak erlijioarekin lotura duten leku eta eraikinak dira. Garrantzitsuenak Sodankyläko eliza zaharra eta berria dira. Bestetik, aipatzekoa da bertako eraikinen balio historiko eta kultural handiari esker, Kierinki eta Seipäjärvi herriak Finlandiako eraikitako kultur inguruneko zerrendan sartu zirela 1993. urtean. Hauekin batera, babestuak izan ziren lehen aipatutako Sodankyläko eliza zaharra, eta XX. mende hasierako Suomujokiko etxaldea ere[94].
Denen artean, ondorengoak dira ondasun nabarmenenak:
- Elur-oreina eta samia: Ensio Seppänen astistak 1970. urtean sortu zuen brontzezko estatua da. Artelana Alariesto Galeria-Museoaren eta eliza zaharraren artean dago, Sodankyläko elizatean, eta Seppänenen helburua, elur-oreinaren eta samiaren irudiekin, abere honen zaintzak eskualdean izan duen garrantzia adieraztea izan zen[95].
- Sodankyläko eliza: udalerriko eliza nagusia eta Sodankyläko parrokiaren burua da. Tenplua XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, aurreko eliza txiki gelditu eta Nikolas I.a enperadorearen baimena jaso ostean; ateak 1859ko urriaren 27an ireki zituen zehazki, eta aurreko tenpluaren edukiera bikoiztea lortu zen. Harrizko eraikina Ludvig Isak Lindqvist arkitekto ospetsuaren obra da, eta, guztira, 13,3 m-ko altuera, 26 m-ko luzera eta 14,6 m-ko zabalera du. Aurrealdean dagoen egurrezko ezkila-dorrea, aldiz, Ernst Lohrmannek diseinatu zuen eta 30 m-ko altuera du; horren gainean, bi metro neurtzen duen urrezko gurutze bereizgarria dago[96][97][98].
- Sodankyläko eliza zaharra: udalerrian eraiki zen lehenbiziko eliza eta zutik dirauen Lappiko egurrezko eraikin zaharrena da. Tenpluak 1689. urtean ireki zituen ateak, Suediar Inperioak abian jarritako egitasmo baten eskutik; hain zuzen, XVII. mendean, Inperioak ipar-ekialdeko mugan zeuden menpeko lurraldeetan agintea indartzeko asmoz, bertan bizi ziren samiak kristautzeko neurriak hartu zituen. Aurreneko elizekin batera, suediar kultura, lege eta aginpidea hedatzea lortu zuten. Horrela, Lappiko kultura eta historian duen lekukotasunagatik, Sodankyläko eliza zaharra eskualdeko ondare nabarmenetakoa da. Eraikinak garaiko ostrobotniar egurrezko elizen diseinu bera du; hortaz, erdi aroko finlandiar arkitektura erlijiosoaren eredu garrantzitsua ere bada. Eliza zaharra hainbat aldiz eraberritu behar izan den arren, jatorrizko diseinu eta egitura mantentzen ditu; azken berritzea, hain zuzen, 90eko hamarkadan egin zen. Gaur egun, ondasuna zaintzeko asmoz, udan eta ospakizun berezietan baino ez da erabiltzen tenplua. Guztira, 220 pertsona ingururentzako eserlekua dauka[98][99][100].
Ospakizun bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerrian antolatzen den ospakizun garrantzitsuena Gauerdiko Eguzkia Zinemaldia da. Film jaialdia Mika eta Aki Kaurismäki anaiek sortu zuten 1986. urtean, eta beraien asmoa film moderno eta klasikoak eskainiko zituen zinemaldia sortzea izan zen. Ekitaldi honek ekainaren bigarren asteko bost egun hartzen ditu eta ez da lehiakorra. Bereizgarri nagusia gauerdiko eguzkia da, izan ere, filmak ekaineko eguzkiaren etengabeko argiarekin batera proiektatzen dira, goizez zein gauez. Urte hauetan izan diren film zuzendari ezagunen artean daude, besteak beste, Jonathan Demme, Bertrand Tavernier,Krzysztof Kieślowski, Terry Gilliam, Francis Ford Coppola, Miloš Forman, Fernando Trueba eta Fernando Meirelles[101]. 2019an, guztira, 31.000 zinemazale gerturatu ziren aretoetara eta 100 film baino gehiago proiektatu zituzten[102][103].
Udako klima epela aprobetxatuz, hainbat ekintza eta lehiaketa antolatzen da uztailean eta abuztuan. Hala nola, aipatzekoak dira Gauerdiko Eguzkia zaldi lasterketak, Tankavaarako Urre Bilaketa Txapelketa, Kitinen ibaiko ur-motor lasterketa, musika klasikoa eta natura uztartzen dituen Luostoko Soinuak jaialdia, eta iraileko azoka. Abuztuan ere Artikoko Artearen Astea nazioarteko arte sinposioa antolatzen da Kakslauttanen turismo herrian[104]. Bestetik, neguan ere zenbait ekitaldi izaten da; esate baterako, Luostoko PoroCup eta Sattanengo elur-orein lasterketak, txakurrek tiratutako leren Urre Sukarra Lasterketa, Martinpilkki eta Lokan Aurinkopilkki arrantza lehiaketak eta Iparrizarra Rock 'n Roll & Blues Gauak[103].
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lappiko gainontzeko udalerrien antzera, Sodankyläko jarduera ekonomiko nagusia zerbitzu-sektorean dago; guztira, langileen %67,1ek egiten du lan hirugarren sektorean, bai zerbitzu publikoetan, bai pribatuetan. Dena den, ehunekoa ez da beste udalerrietakoa bezain altua, batik bat meatzaritzak herrian sortzen dituen lanpostuen ondorioz. Hain zuzen, bigarren sektorean lan egiten dutenak Sodankyläko langileen %25,3 dira, eskualde osoko ehuneko altuena. Azkenik, lehen sektoreko langileak %6,6 dira[105]. Aipatzekoa da samien artean abeltzaintzak betetzen duen funtzioa, izan ere, elur-orein zaintza euren kulturaren bereizgarri garrantzitsua da; udalerrian 20.000 elur-orein baino gehiago daude[95][106]. Langabezia tasa %7,3koa da (2020), eskualdeko hirugarren baxuena[107]; eta udal-tasa, aldiz, %20koa[108].
XIX. mendera arte Sodankylä lehen sektoreko udalerria izan zen. Samien elur-orein etxaldeak ziren herritarren diru-sarrera nagusia, eta arrantzak eta egoera klimatikoak guztiz baldintzatutako nekazaritzak irabazi horiek osatzen zituzten. Alabaina, mende hartan Ekialdeko Lappiko basoak ustiatzen hasi ziren eta baliabide naturalen erauzketak eta Tankavaaran sortutako urre sukarrak herritar asko erakarri zituzten hegoaldetik. Hazkundearen eta Rovaniemi hiriburu izendatu berriaren eskutik Sodankylä-Ivalo errepidea, lehen eskola eta farmazia, Behatoki Geofisikoa, telefono linea, eta Sompio eta Unariko meatzeak ireki ziren XX. mendearen hastapenetan[43].
Bigarren Mundu Gerrako etenaldiaren ostean, 1960ko hamarkadan Lokkako eta Porttipahtako urtegiak eraiki zituzten (1967an eta 1970ean hurrenez hurren), eta horiekin batera Kemi, Kitinen eta Luiro ibaien ertzetako zentral hidroelektrikoak[52]. Hain zuzen, 60ko hamarkadan eta 90ekoaren lehen erdian gorena jo zuen sodankylärren kopuruak; 1995. urtean ia hamaika mila izatera iritsi ziren. Hala ere, harrezkeroztik biztanleria jaisten joan zen urtez urte. Lan esparru zabalago baten bila bertatik ateratzen ziren herritarrak ziren biztanle galera horren kausa nagusia. Joera hori luzaroan mantendu zen arren, azken urteetan meatzaritzak bultzada handia izan du udalerrian eta Pahtavaarako eta, batik bat, Kevitsako meatzeek lanpostu ugari sortu dituzte[109]. Azken horrek 2012. urtean ireki zituen ateak eta kobrea eta nikela erauzten ditu; 2016an Boliden suediar enpresak bereganatu zuen[54]. Gaur egun meatze gehiago irekitzeko hainbat prospekzio lan daude martxan[110].
Udalerrian langile gehien dituen erakundea Sodankyläko Udala da, 700 bat langilerekin; jarraian datoz Finlandiar Armadaren Jaeger Brigada, Kevitsako meatzea (350 langile), herrialdeko babestutako eremuez eta basogintzaz arduratzen den Metsähallitus erakundea (100) eta Tähtelako Zientzia Elkartea (Sodankyläko Behatoki Geofisikoak 45 eta Lappiko Meteorologia Ikerketa Zentroak 30)[15].
Azken urteetan Sodankyläko Udalak turismoa bultzatzeko ekimenak jarri ditu abian, esaterako, "Visit Sodankylä" webgunea eta "Lapin tähtikunta" izena (euskaraz, «Lappiko izar udalerria»). Nahiz eta eskualdeko beste udalerri batzuk baino turista gutxiago erakarri, badirudi hauen kopurua urtetik urtera haziz doala. Hain zuzen, Inariko Saariselkä herritik gertu dagoen Kakslauttanen turismo herria, Pyhä-Luostoko eta Urho Kekkonen parke nazionalak, eta Gauerdiko Eguzkia Zinemaldia dira bisitarien jomuga nagusiak[111].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aerodromoa
-
Ipar argiak
-
Eliza berriaren barrualdea
-
Lokkako urtegia
-
Kuikkapää mendiaren gaina
-
Militarren egoitza
-
Elizatearen 1930eko hamarkadako irudia
-
Sodankyläko elizateko erdigunea
-
Paratiisikuru ur-jauzia udaran
-
Herriko Historia eta Kulturaren Museoaren egoitza nagusia
-
Basoa negua
-
Sodankyläko eliza berriaren atzealdea
-
Purnumukka herriko samiak urre bila Tankavaaran (1934)
-
Elur-orein taldea
-
Sodankyläko Behatoki Geofisikoaren egoitza
-
Vuotsoko kanala
-
Sobietar partisanoa haur baten gorpuarekin Lokkan
-
Sodankyläko autobus-geltokia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e "Pinta-alat kunnittain (Excel) 1.1.2020". Maanmittauslaitos. 2020.04.13
- ↑ a b c "Väestörakenteen ennakkotiedot alueittain, 2020M01*-2020M02*". Tilastokeskus. 2020.04.13
- ↑ a b "Language according to sex by municipality, 1990-2019"[Betiko hautsitako esteka]. Tilastokeskus. 2020.04.13
- ↑ a b c d e f g h "Sodankylä on Suomen toiseksi suurin kunta". Saariselän Sanomat. 2020.03.23
- ↑ "The Sámi in Finland". Sámediggi. 2020.04.13
- ↑ a b c "Talousarvio 2019". Sodankylän kunta. 2020.03.28
- ↑ "See & Explore". Visit Sodankylä. 2020.04.13
- ↑ "Lapin pitäjien nimiä". Kielikello. 2020.04.15
- ↑ "Mistä SODANKYLÄ on saanut nimensä?"[Betiko hautsitako esteka]. Kysy. 2020.04.15
- ↑ "Rovaniemi-Sodankylä". Distance From To. 2019.10.31
- ↑ "Tankavaara (...) 196,2 km north of the Arctic Circle". Minube. 2019.10.31
- ↑ "Nature of the North – Keskiyön aurinko". Visit Sodankylä. 2019.10.31
- ↑ "Nature of the North - The Polar Night". Visit Sodankylä. 2019.10.31
- ↑ "On the hunt for northern lights". Visit Finland. 2018.12.04
- ↑ a b c "Sodankylä Geophysical Observatory". University of Oulu. 2019.11.01
- ↑ "No snow in Lapland could spell a festive flop". CNN Travel. 2018.12.10
- ↑ "Sodankylä". Climates to Travel. 2020.04.14
- ↑ "8 Jagiáiggi". Siida. 2019.01.12
- ↑ "8 seasons". Visit Sodankylä. 2020.04.12
- ↑ "Sodankylän ilmasto". Tu Tiempo. 2019.08.12
- ↑ "Sodankylä". Kansalaisen karttapaikka. 2019.12.13
- ↑ "Hiihda ja laskettele". Luosto. 2019.12.25
- ↑ "Sodankylä". JärviWiki. 2019.12.13
- ↑ "Kemijoki oli aikoinaan Euroopan parhaita lohijokia.". Yle. 2019.12.13
- ↑ "Kemijoki". Eraluvat. 2019.12.13
- ↑ "Urho Kekkosen kansallispuisto ja Sompion luonnonpuisto". Visit Sodankylä. 2019.12.13
- ↑ a b "Pyhä-Luoston kansallispuisto". Luontoon. 2019.12.25
- ↑ "Käyntimäärät kansallispuistoittain 2019". Metsähallitus. 2020.03.07
- ↑ a b "Urho Kekkosen kansallispuisto". Luontoon. 2019.12.25
- ↑ "Käyntimäärät kansallispuistoittain 2018". Metsähallitus. 2019.12.25
- ↑ "Sompion luonnonpuisto". Metsähallitus. 2019.12.13
- ↑ "Hammastunturin erämaa-alue". Luontoon. 2019.12.25
- ↑ a b "Ilmakkiaavan soidensuojelualue". Luontoon. 2019.12.25
- ↑ "Sodankylässä havaitut lajit". Linnut Sodankyla. 2020.03.07
- ↑ "Urho Kekkonen National Park". Luontoon. 2019.12.25
- ↑ "Hammastunturi Wilderness Area - Nature". National Parks. 2020.01.03
- ↑ a b "Sodankylän esihistoria". Sodankylän historia. 2020.03.21
- ↑ a b c d e f "Lapin historia". Lappi. 2018.12.11
- ↑ a b c d e "Lapinkylät ja Uudisasutus". Sodankylän historia. 2020.03.21
- ↑ Paasilinna, Erno: Tuntureilta ja metsistä. Suomentanut Jaakko Haavisto. WSOY, 1985. ISBN 951-0-12719-1
- ↑ "Johannes Schefferus (1621 - 1679) / «The Northern Lights Route» Tromsø University Library. 2020.03.23
- ↑ "Sodankylän kirkko - Historiaa ja taustaa". Museovirasto. 2020.03.23
- ↑ a b c "Tapahtumia Sodankylässä... Suomessa ja Maailmalla". Sodankylän kunta. 2020.03.23
- ↑ "Sodankylän kunta". Lappi. 2020.03.23
- ↑ a b "Väestö iän (1-v.) ja sukupuolen mukaan alueittain, 1972-2019". Tilastokeskus. 2020.04.02
- ↑ a b "1900-luvun Sompio". Sodankylän historia. 2020.03.25
- ↑ "Lapin historiaa". Suonttavaara. 2019.07.08
- ↑ "Suomen sotahistoria - Lapin Sota". Sotahistoria. 2020.03.23
- ↑ Ahto, Sampo (1980). Aseveljet vastakkain – Lapin sota 1944–1945 [Arma Anaiak Aurrez Aurre Borrokan – Laponiako Gerra 1944–1945] (finlandieraz). Helsinki: Kirjayhtymä. ISBN 978-951-26-1726-5
- ↑ Ursin, Martti (1980). Pohjois-Suomen tuhot ja jälleenrakennus saksalaissodan 1944–1945 jälkeen. Väitöskirjatutkimus. Rovaniemi: Pohjois-Suomen historiallinen yhdistys. ISBN 951-95472-0-7. (383-385. orr.)
- ↑ "Vuotso". Lapin sota. 2020.03.25
- ↑ a b "Lokka-Porttipahta tekojärvet". Sodankylän kunta. 2020.03.27
- ↑ "Lokan Allas". Sodankylän historia. 2020.03.25
- ↑ a b c "Boliden Kevitsa". Boliden. 2020.03.27
- ↑ "Laki saamelaiskäräjistä". Finlex. 2018.12.14
- ↑ "The Sámi Parliament – The representative self-government body of the Sámi". Samediggi. 2018.12.14
- ↑ a b "Sodankylän/Vuotson puku". Sami Duodji. 2020.03.26
- ↑ "Sodankylän kunta". Fonecta. 2020.03.18
- ↑ a b "Population 31.12. by Year, Municipality and urban settlement, Sex, Age and Information"[Betiko hautsitako esteka]. Tilastokeskus. 2020.04.02
- ↑ a b "Nelostie E75 ry". Nelostie. 2018.12.24
- ↑ "Transport Network". Väyla - Finnish Transport Infrastructure Agency. 2020.03.28
- ↑ "Tie & Liikenne". Suomen Tieyhdistys. 2020.03.28
- ↑ "Timetables". Matkahuolto. 2020.03.28
- ↑ "EFSO Sodankylä Finland". Sodankylän lentokenttä. 2020.03.28
- ↑ "Varhaiskasvatus ja koulutus". Sodankylän kunta. 2020.03.29
- ↑ "Sodankylän lukio". Sodankylän kunta. 2020.03.29
- ↑ "Sodankylä". Revontuli-opisto. 2020.03.29
- ↑ "Lapland Hospital District". Lapin Sairaanhoitopiiri. 2020.03.30
- ↑ "Sosiaali- ja terveyspalvelut". Sodankylän kunta. 2020.03.30
- ↑ "Sodankylän ystävyyskunnat". Sompio. 2020.03.30
- ↑ "Vaalien tulokset 2017". Tulospalvelu. 2019.01.01
- ↑ "Kirsi Virtanen Sodankylän kunnanjohtajaksi". Yle. 2020.03.29
- ↑ "Kunnanvaltuusto". Sodankylän kunta. 2020.03.30
- ↑ a b c "Population Structure". Tilastokeskus. 2020.04.02
- ↑ "Väestön elinkeino". Helsinki 1979. 2020.04.03
- ↑ "Andreas Alariesto". Artnet. 2020.04.06
- ↑ "Finlandia-palkinto". Kirjasaatio. 2020.04.06
- ↑ "The Core of the Sun". Libertarian Futurist Society. 2020.04.06
- ↑ "Pertti Ukkola". Olympian Data Base. 2020.04.06
- ↑ Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 163 or. ISBN 951-773-085-3..
- ↑ "EISCAT Sodankylä site". EISCAT. 2020.04.07
- ↑ "Jääkäriprikaati". Maavoimat. 2020.04.07
- ↑ "Arctic Space Center". Ilmatieteen laitos. 2020.04.12
- ↑ "Tapahtumat". Lapin kirjasto. 2020.04.18
- ↑ "Sodankylän kirjasto". Sompion kirjasto. 2020.04.07
- ↑ "Info". Sodankylän Pallo. 2020.04.07
- ↑ "Hiihdä ja Laskettele". Luosto. 2020.04.07
- ↑ a b c "Sodankylän museot". Rovaniemi. 2020.04.08
- ↑ "Museum-gallery Alariesto". Visit Sodankylä. 2020.04.08
- ↑ "Museo-Galleria Alariesto". Museot. 2020.04.08
- ↑ "Kakslauttanen Art Gallery". Visit Sodankylä. 2020.04.08
- ↑ "Sodankylän kotiseutumuseo". Visit Sodankylä. 2020.04.08
- ↑ "Info". Kultamuseo. 2020.04.08
- ↑ 1993: Säilyttäminen lista Kieringin kylä, Seipäjärven kylä, Sodankylän vanha kirkko ympäristöineen , Suomujoen kolttakylä. Museovirasto. 2020.04.09
- ↑ a b "Poro ja lappalainen-patsas". Visit Sodankylä. 2020.04.09
- ↑ "Uusi kirkko". Sodankylän seurakunta. 2020.04.09
- ↑ "Sodankylän uusi kirkko". Visit Sodankylä. 2020.04.09
- ↑ a b "Sodankylän kirkot". Museovirasto. 2020.04.09
- ↑ "Sodankylän vanha kirkko". Sodankylän seurakunta. 2020.04.09
- ↑ "Sodankylän vanha kirkko". Visit Sodankylä. 2020.04.09
- ↑ "History". Midnight Sun Film Festival. 2020.04.10
- ↑ "Midnight Sun Film Festival reaches record audience". Midnight Sun Film Festival. 2020.04.10
- ↑ a b "Events". Visit Sodankylä. 2020.04.10
- ↑ "Arctic Art Week". Kakslauttanen. 2020.04.10
- ↑ "Kuntien avainluvut - Sodankylä". Tilastokeskus. 2020.04.11
- ↑ "Reindeer". Visit Sodankylä. 2020.04.12
- ↑ "Lappi - Työllisyyskatsaus". Työllisyyskatsaus. 2020.04.11
- ↑ "Luettelo kuntien ja seurakuntien tuloveroprosenteista vuonna 2019". Verohallinto. 2020.04.11
- ↑ "Vertailussa neljä Lapin kuntaa: Inari ja Kittilä hallitsevat matkailussa, Sodankylässä kaivoksen tuoma kasvupyrähdys jäi lyhyeksi, Kemijärvellä odotetaan uutta tehdasta". Lapin Kansa. 2020.04.11
- ↑ "Sodankylän kunnan kaivosohjelma 2018-2021". Sodankylän kunta. 2020.04.12
- ↑ "Local information". Visit Sodankylä. 2020.04.12
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inari | Inari | Inari, Verkhnetulomski | ||
Savukoski | Kittilä | |||
| ||||
Pelkosenniemi | Rovaniemi, Kemijärvi | Rovaniemi |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sodankyläko Udalerria (Finlandieraz)
- Visit Sodankylä - Informazio turistikoa (Ingelesez)(Finlandieraz)
Samien Lurraldeko udalerriak | ||
---|---|---|
Anár • Eanodat • Ohcejohka • Soađegilli |
Sápmiko finlandiar udalerriak | ||
---|---|---|
Anár • Eanodat • Gihttel • Kolari • Muoná • Ohcejohka • Soađegilli • Suovvaguoika |