Edukira joan

Andaluzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andaluzia
Andalucía
Ereserkia: Andaluziako ereserkia

Andaluziako bandera

Andaluziako armarria
Geografia
HiriburuaSevilla
37°23′19″N 5°59′44″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera87.268
Punturik altuenaMulhacén
MugakideakExtremadura, Gaztela-Mantxa, Murtziako Eskualdea eta Gibraltar
Administrazioa
PresidenteaJuan Manuel Moreno Bonilla (PP)
Andaluziako Juntako presidenteaJuan Manuel Moreno
LegebiltzarraAndaluziako Parlamentua
Epai autoritateaAndaluziako Auzitegi Nagusia
Demografia
Biztanleria8.476.718
Dentsitatea97,13 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1835
Bestelako informazioa
Ordu eremua
juntadeandalucia.es

Andaluzia[1][2] (gaztelaniaz eta ofizialki Andalucía) Espainiako autonomia erkidego eta nazionalitate historiko bat da, Iberiar Penintsularen hegoaldeko muturrean kokatua. Mugakide ditu hegoaldean Gibraltar eta Ozeano Atlantikoa, iparraldean Extremadura eta Gaztela-Mantxa, ekialdean Murtziako Eskualdea, eta mendebaldean Portugal.

Andaluziako autonomia erkidegoko gobernu erakundeari Andaluziako Junta deritzo.

Arabieratik "al Andalus", Andaluzia musulmanaren izena 711tik 1492ra. Kristauak itzultzean izen hori eman zitzaion penintsularen hegoaldeari, eta ondoren konkistatutako azteneko lurraldeari izenaren bertsio kristaua jarri zioten.

Nahiz eta bandalo hitzetik datorren eztabaidatu den, Al-Andalus izena numismatika musulmanean agertzen da lehen aldiz okupazioaren ondoren, eta Al'Andalus Hispaniarekin lotzen da Andaluzian aurkitutako txanpon ugaritan: bi izenak esanahi berarekin agertzen dira.

Hipotesietako batek zera dio: bandaloak penintsularen hegoaldean izan ziren denboraldi batez, eta Afrikaren iparraldera iritsi ziren. Ipar-afrikarrek penintsulatik zetozela ikusita, hango lurrei bandaloen izena eman zieten. Ez dago Vandalucía hitzaren arrastorik, baina eboluzioa logikoa izan liteke bertako hizkuntza ikusita, izan ere genitiboak hitzari u- aurrizkia ezarriz sortzen dira. Vandalo hitza uandalo esaten zenez erraz nahas daitezke "tarmort uandalo" (uandaloen lurra) eta "tamort u-andalos" (andaloen lurra). Geroago penintsulara iristean, lurraldeari agian Al- partikula gehitu eta "Al-Andalus" deitu zioten.

Karlos V.aren jauregia, Granadako Alhambran

Orografia eta geografia fisikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaluzia menditsua da neurri handi batean. Bi mendi multzo handik zeharkatzen dute hegoaldetik mendebaldera: Sierra Morena eta Mendikate Betikoak (Subbetikoa eta Penibetikoa). Hegoaldean daude mendi altuenak Sierra Nevada (Mulhacén, 3481 m, Granada) eta Sierra de Ronda dira.

Bi mendialde hauen artean ordokiak (Almería, Málaga) eta sakon uneak (Guadix, Baza eta Granada) daude. Sierra Morena eta Betikako Mendilerroaren artean, Andaluziaren ekialdean, Guadalquivir ibaiak zeharkatzen duen behe Andaluzia ageri da, alubioi padura zabalez osatua. Kostaldea altua eta harkaitzez betea ageri da. Ibai garrantzitsuenak Guadalquivir, Genil eta Tinto dira.

Andaluzia Espainiako Erkidegoen artean azalera gehieneko bigarrena da Gaztela eta Leonren atzetik eta biztanle gehien duena da.

Andaluzia klima mediterranearen barne dago, nahiz eta Andaluzia guztiak ez duen klima bera.

Euria gutxitzen joaten da mendebaldetik ekialdera: Andaluzian dago Iberiar Penintsulako hegoaldeko leku euritsuena (Grazalemako mendikatea, 2138 litro urteko) eta Europako lehorrena (Gatako lurmuturra, 117 litro urteko).

Urteko 75 egun ingurutan egiten du euria, baina zonalde lehorrenetan 50 arteraino jaisten da. Andaluziako lurralde gehienetan urteko 300 egun eguzkitsu baina gehiago egoten dira.

Urteko batezbesteko tenperatura 16 °Cen gainekoa da, Malagako 18,5ºtatik Baezako 15,1ºtara. Hilabete hotzena urtarrila da eta beroena, abuztua.

Guadalquivir ibaia Kordobatik igarotzean.

Andaluziako ibaiak isuarialde atlatiko eta mediterraneokoak dira. Atlantikoan Guadiana, Odiel-Tinto, Guadalquivir eta Guadalete-Barbate isurtzen dira eta mediterraneoan, hegoaldeko ibaiak.

Hona Andaluziako ibai garrantzitsuenak:

Andaluzia biztanle gehien dituen Espainiako erkidegoa da, 2005ean 7.829.202 biztanle inguru zituelako. Biztanleak gehienbat probintzia hiriburuetan eta kostaldean eta erdiak 50.000 biztanle baino gehiagoko 26 hirietan bizi da.

Kopurua dela eta, lurralde hauek aipagarri dira:

  • Sevillako ingurua (1.300.000 biztanle)
  • Málagako ingurua (1.000.000 biztanle)
  • Cadizko badia (620.000 biztanle)
  • Granadako ingurua (450.000 biztanle)

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaluzia zortzi probintziatan banatzen da 1833ko Zatiketa Probintzialaren Dekretuaren arabera, Javier de Burgosek egindakoa. Probintziak era berean 770 herritan zatitzen dira. Zortzi probintziak hauexek dira:

Andaluzia lur jabetza handiak nagusi diren nekazari herria da. Olibondoa (Jaen, Kordoba, Sevilla), garia, kotoia (Sevilla eta Kordoba) eta azukre-erremolatxa (Granada) lantzen dira nagusiki. Ardogintza ospe handikoa da (Jerez, Malaga). 1930 arte ustiatzen ez ziren padurak (2.000 km2), arroza egiteko baliatu dira.

Meatzeek nolabaiteko garrantzia izan arren (kobrea, Huelva; beruna, Jaen), industria ez da asko hedatu Andaluzian. Sevilla da industrialde nagusia. Atlantiko aldeko arrantza (Huelva-Algeciras) inportantea da eta Cadizko ontziolak Espainiako nagusienetakoak dira. Turismo industria guztiz garatua dago, Andaluziako kostaldean.

Feniziarren garaitik aurrera (Almeria eta Cadiz), Andaluzian zibilizazio ugari izan dira historian zehar. Kartagotarrek beren inperioko lurralde emankorrena bihurtu zuten (K.a. VI-II. m.), erromatarren garaian Betica probintzia bihurtu zena.

K.o. V. mendean, bandaloek konkistatu eta egungo izena eman zioten (Bandalusia). 711. urtean, Tariq buruzagi mairua bertan lehorreratu (Djabal Tariq, Gibraltar) eta bisigodoak egotzi zituen lurralde haietatik: konkista arabiarraren hasiera zen.

Arabiarren gorena Kordobako kaliferriaren garaian etorri zen (VIII-X. m.). XI. mendean, Kordobako Kaliferria desagertu eta Andaluzia hainbat erreinu mairu burujabetan banatu zen (bi mendez distira handiko zibilizazioa izan zuen Granadakoa izan zen garrantzizkoena). XIII. mendean, Navas de Tolosako gudua irabazi ondoan (1212), kristauek Kordoba (1236), Jaen (1246), Sevilla (1248), Jerez eta Cadiz hartu zituzten.

Granadako erresumak bi mende luzez eutsi zion burujabetasunari. 1491. urtean, Errege-erregina Katolikoek Granada konkistatu zuten, eta 1492ko urtarrilean egin zen kapitulazioa. Andaluzia Gaztelako koroaren mendean gelditu zen handik aurrera.

Sevilla FC, Real Betis, Cadiz CF, Malaga CF, Córdoba CF, Recreativo de Huelva, Granada CF eta UD Almería ditugu lurraldeko futbol talde nagusiak.

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  翻译: