Edukira joan

Dibortzio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dibortzioa ezkontza-batasuna amaitzeko prozesua da, bikotekide batek edo biek adostuta egin daitekeena, kausa konkretu batzuen ondorioz. Dibortzioak ezkontzaren legezko betebehar eta erantzukizunak ezereztea eta berrantolatzea dakar. Horrela bikote ezkondu baten arteko ezkontza-loturak desegiten dira.

1804ko Kode Zibilaren bitartez finkatu zen lehenengo aldiz dibortzioa eta behar naturaltzat onartu zen.

Dibortzioaren legeak ez dira berdinak herrialde guztietan baina auzitegi batean onartutako legeak zehazten dira gehienetan. Hurrengo hauek zehazten dira bertan: jabetza nola banandu, seme-alaben zaintza nork hartuko duen erabaki, mantenu-pentsioa, seme-alaben bisitak, seme-alaben mantenua eta zorren banaketa.

Herrialde gehienetan monogamia dago. Horrela dibortzioak aukera ematen dio pertsona horri beste norbaitekin ezkondu ahal izateko.[1]

Orain dela urte batzuk, arrazoi erlijioso, sozial eta ekonomikoengatik dibortzioa ez zen onartzen kultura batzuetan. Antzinako Babilonian adibidez, ezkontideek dibortzioa eskatu zezaketen baina, emakumeek adulterioa eginez gero heriotzarekin zigortzen zituzten.

Kristautasunaren etorrerarekin dibortzioa debekatu egin zen, ezkontza Jainkoak eraturiko sakramentutzat hartzen zelako.

X. mendetik aurrera dibortzioa ez zen legala; hala ere, ezkontza-deuseztasuna bazegoen. Horrela, ezkontza baliogabetzat hartzen zen, existitu ez zela frogatzen bazen.

Kristauek zioten musulmanen gainetik zeudela eta horiek aldi berean lau emakumerekin batera egoteko aukera izaten zuten, baita nahi zutenean baten bat abandonatzeko aukera ere. Gizonezkoentzat bakarrik ziren poligamiaren eta dibortzioaren eskubidea.

Dibortzioak polemika handiak eragin ditu gehienbat katolikoak diren herrialdeetan, izan ere eliza katolikoak ez du dibortzioa inoiz posible ikusi izan.

Kausa psikosozialak eta ekonomikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat ikerketa eraman dira aurrera dibortzioaren kausak zeintzuk diren aurkitzeko, nahiz eta beti ez diren horiek izan behar dibortzioa eragiten dutenak. Faktore horien artean honako hauek aurkitu ditzakegu: pobrezia, langabezia, adin txikikoen arteko ezkontza, hezkuntza-maila baxua izatea, etab.

Beste ikerketa batzuen arabera, dibortzio-tasen hazkundearen arrazoi potentzialetako bat ezkontzaren barruko rol-aldaketa izan da, batez ere emakumeak lan-merkatuan sartzeari lotuta, hezkuntzan eta enpleguan aukera gero eta handiagoei esker, gizarteratzeko politika aktiboagoekin batera. Izan ere, kasu askotan, lanean emandako ordu kopuruaren eta dibortziorako probabilitatearen arteko erlazioa handiagoa da senarraren diru-sarrera ertaineko familietan baino.

Legezko kausak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde bakoitzaren ordenamendu juridikoaren arabera dibortzio-kausa batzuk bereiz daitezke: desadostasunak egotea, maltzurkeriaz abandonatzea, bere bikotekidea arriskuan jar lezakeen gaixotasun fisiko edo psikiko bat izatea, etab.

Administrazio bidezko dibortzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epai agintaritza jurisdikzionalak soilik eman dezake dibortzio mota hau. Hala ere, legeak zehaztutako kasu batzuetan beste agintaritza bati eman ahal zaio aukera ezkontza-lotura desegiteko.

Horiek eskatu ahal izateko eta aurrera eraman ahal izateko hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

  • Banatu nahi direnak adin nagusikoak izatea
  • Ezkontza-sozietatea likidatu izana, ala badagokio.
  • Emakumea haurdun ez egotea.
  • Elkarrekin seme-alabarik ez izatea, edo izatekotan adin nagusikoak izatea

Baldintza horiek betez gero, erregistro zibileko epaileak, ezkontideak identifikatu ondoren, dibortzio-eskaera jasoko duen akta egingo da eta hamabost egunera zitatuko da, eskaera berrets dezaten. Berretsita, dibortziatutzat jotzen ditu erregistro zibileko epaileak.

Epaiketaren aginduz egindako dibortzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibortzio judizial baten epai batek honako puntu hauek jasotzen ditu:

  • Ezkondutakoan eskuratu ziren ondasunen banaketa. Ezkondu ondoren lortutako edo eskuratutako ondasunak bienak direla moduan kontuan hartu dira. Herentzian bietako batek soilik jaso dituen ondasunak ez dira bienak izango. Batzuetan ezkontza aurreko akordio batzuk egiten dira legedian eta horrela ezkondu aurreko ondasunei buruz sortu daitezkeen arazoak zehazten dira.
  • Mantenu-pentsio bat dagoen ala ez, eta zein ehunekotan. Amak aitari ordaindu beharko diona edo alderantziz, seme-alabentzat.
  • Gurasoek seme-alabekiko duten egoera juridikoa:
  1. Zein gurasok izango duen seme-alaben zainketa totala, (batzuetan partekatua).
  2. Seme-alabekiko zainketa ez duen ama edo aitak nolako bizikidetza modua izango duen haiekiko.
  3. Guraso bakoitzak seme-alaben mantenuari dagokionez bete beharko dituen betebeharrak. Epaiak finkatzen du nork egin  beharko duen diru-ekarpena seme-alaben gastuak ordaintzeko. Mantenu-pentsioaren barruan janaria, jantziak, ikasketak eta aisialdia sartzen dira.

Borondatezko dibortzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi ezkontideek haien arteko lotura desegiteko asmoa dute. Borondatezko dibortzioaren arrazoi nagusia bien arteko akordio batera heltzea da, non konturatzen diren elkarrekin bizitzea ezinezkoa egiten zaien. Honek esan nahi du ez dagoela bien arteko gatazka-punturik prozesu hau aurrera eramateko unean. Dibortzio mota honekin prozesua azkarrago egiten da eta gainera seme-alaben trauma prozesua saihestea lortzen da.

Elkarren adostasun baten ondorioz egindako dibortzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozedura honetarako bikotekide biak ados daude eskaera aurrera eramatearekin. Biak ados egonda, agintari judizialaren aurrean jartzen dira eta dibortzioa behin betiko epaian dekretatzeko eskatzen dute. Honako baldintza hauek bete behar dira borondatezko dibortzioa bat aurrera eramateko:

  1. Legez ezkonduta egon izana
  2. Gutxienez hiru hilabete ezkonduta egotea
  3. Hitzarmen arautzailea aurkezteko moduan egotea

Bien arteko baimenik gabe egindako dibortzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkontza-lotura desegiteko beste modu bat da, baina kasu honetan bietako batek soilik egiten du honen eskaera eta eskatzaile horrek bestearen adostasunik gabe epaileari eskatzen dio ezkontza-lotura horrekin amaitzeko. Beharrezko dibortzio bezala ere ezagutzen da herrialde batzuetan.

Hauek izan daitezke hainbat kausa edo arrazoi horrelako dibortzio bat gertatzeko: indarkeria psikologiko edo fisikoa bikote baten partez sortutakoa.

  1. Familia-nukleoari edo kideren bati eragiten dioten drogen adikzioa
  2. Bigamia
  3. Adulterioa
  4. Seme-alaben aurka egindako delitua
  5. Etxea justifikaziorik gabe uztea
  6. Sexu-transmisiozko infekzio sendaezinak

Kausa gabeko dibortzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibortzio mota honek ez du arrazoi konkreturik izan behar dibortziatzeko, izan ere ez da epailearen aurrean ezer justifikatu edo frogatu behar. Gainera, ez da bi ezkontideen baimenik behar aurrera eraman ahal izateko. Hori dela eta, herrialde batzuetan dibortzio “espres” bezala onartu da.

Dibortzio elektronikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalen adibidez, bikoteak eskaera elektroniko baten bidez eskatu dezake dibortzioa, administrazio erakunde ez judizial baten aurrean. Kasu konkretu honetarako ezin dute seme-alabarik izan. Ondasun-higiezinak, mantenu-pentsioa eta etxebizitza komuna izan behar dute. Ordu betean egiten da prozesua.

Dibortzio bitartekaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibortzio mota honetan, bitartekari batek bikotearen arazo eta eztabaidei aurre egiten laguntzen dio. Informazioa eskaintzen die eta komunikazioaren bitartez iradokitzen ahalegintzen da. Prozesu hau amaitzerakoan dibortzio-akordio bat egiten da. Bitartekari batez gain, abokatu neutral edo bitartekaritza-abokatu bat ere egon daiteke, baina honek ez du inongo iradokizunik egiten, legezko eskubideen berri eman dezake soilik.

Fidlerrek Jerusalem Posten idatzitako artikulu batek azaltzen zuenez, bitartekaritzadun dibortzioak askoz ere ezagunagoak egin dira. Herrialde batzuek, (Israelek, esaterako) lege berri bat eratu du, dibortziatzen diren bikoteei auzitegietara jo aurretik bitartekaritza egitea exijitzen diena.

Efektuak haur eta nerabeengan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologikoak, akademikoak eta sozioekonomikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nicholas Wall Ingalaterrako Justizia Auzitegi Nagusiko Familia Dibisioko presidenteak dio ez dela batere erraza dibortziatutako gurasoek haien seme-alabak heztea. Gurasoak banandu baino lehen, batzuetan gertatzen diren istilu edo irainek erabat eragiten diote haurrari eta batzuetan haiek ez dira ondorioez ohartarazten. Umeak arazo psikologikoak izateko aukera handiagoa dauka bere gurasoen arteko harremana konfliktiboa izan bada dibortzioan edo dibortzioaren ondoren. Gatazka horiek haurraren bizi kalitatean izango du eragina, alterazio edo antsietate nahasmenduak sortuz bere errendimendu akademikoan.

Bestalde, ume askok galera-sentimendua jasaten dute gurasoetako bat etxetik joaten denean, beste batzuek aldiz lasaitasun sentimendua sentitzen dute. Azken hau, dibortzioa indarkeria giro batean gertatu bada izaten da. Kasu hauetan, guztiz onuragarria da gurasoa etxetik alde egitea, izan ere haurra giro bortitz batean hazteak ondorio negatiboak eragingo dizkio etorkizun hurbil batean. Baita berak hori errepikatzeko probabilitate handia ere.

Gurasoen dibortzioa jasan duten haurrek errendimendu akademiko txikiagoa izaten dute dibortziatu gabeko familietako haurrekin alderatuz. Dibortziatutako gurasoen seme-alaba batek eskola uzteko probabilitate handiagoa izango du, dibortziatu gabeko familia baten bizi den seme-alaba batekin konparatuz. Ikerketek erakutsi dute arazo horrek zerikusi zuzena izan dezakeela dibortzioaren eragin ekonomikoarekin. Dibortzio baten ondorioz, gurasoa eta seme-alabak pobrezia-indize handiagoko eta hezkuntza-sistema eskaseko eremu batean amaitu dezakete, guraso ezkongabe baten zailtasun ekonomikoen ondorioz. Guraso dibortziatuen seme-alabek estatus sozioekonomiko eta diru-sarrera maila baxuagoak dituzte guraso ezkonduen seme-alabek baino.

Gurasoen dibortzioak nerabeen artean alkohola kontsumitzeko arriskua handiagotu duela ikusi da, horrek familiaren egoera sozioekonomikoarekin edo gurasoek nerabeekin duten kontrol gutxiagorekin du zerikusia.

Dibortzioa auzitegi zibil batean tramitatzen da eta eskaera bietako bikotekide batek eskatzeko aukera dauka edo biek batera adostasun batera helduz gero. Bien arteko adostasun batera heltzea ezinezkoa bada, epaiketa bat egiten da eta epaileak seme-alaben kustodia, familia-etxebizitzaren esleipena, pentsioak eta ondarea zehaztuko ditu.

Epaiketa horretan bikote bakoitzak dibortziatuaren papera hartzen du, horrela beste edozeinekin ezkontzeko aukera hartuz. Nahi izanez gero, berriz pertsona horrekin ezkontzeko aukera ere izan dezake. Ondasun-erkidegoa egon bada, ondasun materiala bien artean zati berdinean banatuko da. Nahiz eta ados badaude haiekin nahi duten ehunekoetan banatzeko eskubidea daukaten. Hitzarmen arautzailea dibortzio-demandarekin batera doan dokumentua da. Batera egon diren bitartean lortutako kapitala zati berdinean biena izango da. Ez ordea, herentzian batek soilik jaso dituen ondasunak.

Hala ere, legedi batzuetan ezkontza-itunak edo ezkontza-aurreko akordioak baimentzen dira, horietan ezkontideek ezkontzaren aurreko ondasunei eta ondoren lortutakoei buruzko arazoak zehaztu ditzakete. Bikoteak seme-alabak baditu, ezkontideetako baten bisitak eta bakoitzari dagozkion mantenu-betebeharrak ezartzen dira. Seme-alabek independentzia ekonomikoa izan arte eta beren gastuei aurre egiteko gai diren arte. Une horretatik aurrera, ezkontideek ez dute seme-alabak ekonomikoki mantentzeko legezko betebeharrik.

Dibortzioa herrialde desberdinetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917ko apirilaren 12an Veracruzeko portuan emandako Familia Harremanen legea baino lehen, ezkontza banaezina zen. Ezkonduak ezin ziren banatu eta ondorioz bikotea ezin zen beste norbaitekin ezkondu.

1928ko urriaren 3an, Kode Zibilak legea aldatu zuen eta ezkontza desegiteko legea ezartzeaz gain, hiru dibortzio mota ezarri zituen:

- Administrazio dibortzioa: Senar-emazteak adin nagusikoak izatea eskatzen da. Urtebete baino gehiago ezkonduta egotea, seme-alabarik ez izatea eta ezkontza-sozietatea likidatu izana, lege horren pean ezkondu baziren.

- Dibortzio judiziala: Borondatezko dibortzio edo adostasunezko dibortzio bezala ere zen ezagutua. Bikotea banatu ahal izateko ez zen kontuan hartzen adin nagusikoak ziren ala ez eta seme-alabak izan zezaketen prozesu hau aurrera eramateko. Epailearen onespena behar zuten hitzarmen bat egiten zuten, ezkontza lotura hori amaitutakoan bien arteko harren judizialak arautzeko.

- Beharrezko dibortzio judiziala: Bietako batek adierazten zuen, besteak Kode Zibilaren 267.artikuluan adierazitako zerbait gauzatzen bazuen eta dibortzio kausatzat hartzen bazen.

Hala ere, Mexiko Hiriko Gazeta Ofizialean 2003ko urriaren 8an argitaratutako erreformaren ondorioz, ezkontideak administratiboki dibortziatzeko legeari eutsi zion eta beharrezko dibortzioa eta Kode Zibilaren 273. artikulua indargabetu zituen. Kode honek, adostasun bidezko dibortzioa ezartzen baitzuen, ondorioz kausarik gabeko dibortzioa ezarri zen. Askoz azkarragoa eta bietako batek eskatzearekin nahikoa izango zena. [2]

Kalkulatzen da Ingalaterrako dibortzio-tasa % 42an dagoela, 2019an 107.599 dibortzio erregistratu ziren. Urte berriko lehen astelehenean izaten da beti dibortzio gehien erregistratzen den eguna, Dibortzio Egunean hain zuzen ere.

Estatu Batuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honetako dibortzioaren tasa baxuagoa izan da aurreko urtearekin alderatuta. Hala ere, dibortzio-tasak aldatu egiten dira estatu batetik bestera. Garrantzitsua da gogoratzea aurreko urteetan zergatik zegoen hain dibortzio-tasa altua estatubatuarren artean.

1980ko hamarkadan ezkondu ziren 26 urtetik gorako unibertsitate-graduatuen % 81ek 20 urte geroago jarraitzen zuten ezkonduta.

1980ko hamarkadan ezkondu ziren 26 urtetik beherako unibertsitateko graduatuen % 65ek 20 urte geroago ere ezkonduta jarraitzen zuten.

1980ko hamarkadan ezkondu ziren 26 urtetik beherako bigarren hezkuntzako graduatuen % 49k 20 urte geroago ere ezkonduta jarraitzen zuten. Aitzitik, 35-39 urteko eta unibertsitate-titulurik gabeko helduen % 2,9 dibortziatu egin ziren 2009an, eta unibertsitate-ikasketak zituztenen % 1,6.

2000.urtean dibortzio-tasak gorantz egin zuen nabarmen, % 40ra iritsi zen, baina poliki-poliki jaisten joan da kopuru hori.

1900 eta 2008 artean egindako beste ikerketa baten arabera, dibortzio-arriskua nabarmen handitu zen kaleratze baten eta langabezian egotearen ostean.

Dibortzio-estatistika desberdinak zituzten etnia eta arraza desberdinetako bikoteek. 2008an, Jenifer L. Bratterrek eta Rosalind B. Kingek Hezkuntza Baliabideen Informazio Zentroan egindako ikerketa baten arabera, gizon zurien eta zuriak ez diren emakumeen arteko elkartzeek, bai eta hispanoen eta ez hispanoen artekoek ere, ezkontza zurien antzeko edo gutxiagoko dibortzio-arriskuak dituzte. Gizon zuri baten eta emakume beltz baten arteko loturek zurien edo zuri eta asiarren arteko bikoteek baino gehiago irauten dutela ere egiaztatu da.

2010ean egiaztatu zen bezala, ezkontzaren arrakasta goi-mailako hezkuntzarekin eta adin aurreratuarekin lotuta da.

Zeelanda Berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an Zeelanda Berrian 1000tik 7,6ko dibortzio-tasa erregistratu zen, baina honek aurreko urte batzuekin alderatuta beheranzko tasa ekartzen du, izan ere 1983an 13,3koa izan zen dibortzio-tasa gordinaren portzentaia. 2019an aldiz, 8,4koa izan zen. Zeelanda Berrian dibortzioa eskatu baino lehen 2 urtez egon behar da bikotea bananduta. Arau hori beteta, eskaera eskatu daiteke eta biak ados badaude aurrera eramango da 2 hilabeteko epean. Eskaera bakarra egiten bada ordea, beste bikoteak epe jakin batean defendatzeko aukera izango du.

2020an 291.000 dibortzio kasu erregistratu ziren Indonesian eta aurreko urteekin alderatuz zifra txikiagoa dela ikusi da. Honen ondorioa gehienbat COVID-19 egoera dela eta prozesua astiroago eman delako eta iraupen luzea izan delako izan da. Sei dibortzio kausa daude Indonesian eta beste bi gehiago musulmanen ezkontzetarako, honako hauek barne:

  1. Bikoteko batek adulterioa egin du, alkoholikoa da eta beste adikzio batzuk dauzka
  2. Bikotekideak bi urtez jarraian abandonatu du bere bikotea, arrazoi konkreturik gabe
  3. Bikotekide bati bost urteko espetxe zigorra ezarri diote
  4. Tratu txarrez eta ankerkeriaz aritu da bere bikotearekin, bere bikotearen bizitza arriskuan jarriz
  5. Bikotekide baten senarraren edo emaztearen betebeharrak betetzea eragozten dion desgaitasuna edo gaixotasuna du
  6. Taklik talak, ezkontza-ziurtagirian idatzitako promesa urratu du senarrak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Divorcio» i3campus.co (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
  2. Veramendi Ramírez, Yully. (2021). «Incorporación del divorcio incausado y sus consecuencias Jurídicas En La Legislación Peruana, 2021» Repositorio Institucional - UCV (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  翻译: