Edukira joan

Escherichia coli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Escherichia coli
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaEnterobacterales
FamiliaEnterobacteriaceae
GeneroaEscherichia
Espeziea Escherichia coli
Migula, 1895
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakQ21024265 Itzuli
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Escherichia coli (eskerikia koli ahoskatuta) edo E. coli Escherichia generoan eta Enterobacteriaceae familian sailkatu den bakterioa da, ugaztunen hestean bizi dena. Biologia molekularra, genetika eta biokimikaren ikerkuntzan oso erabilia izan da bakterio hau, eta dudarik gabe gizakiak hobekien ezagutzen duen bakterioa dugu: bere mapa genetiko osoa ezagutzen da, bere bide metaboliko guztiak ikertu dira, bere genetikaren alderdi eta ezaugarriak sakon aztertu dira, etab. Bioteknologian ere oso erabilia da mikrobio hau, eta ingeniaritza genetikoaren bidez gaur egun lortzen den intsulina ia osoa Escherichia coliren bidez ekoizten da [1].

T. von Escherich bakteriologo alemaniarrak 1885ean aurkitu eta aipatu zuen estreinakoz bakterio hau.

Bakterio honen andui gehienak patogenoak ez izan arren (are gehiago, onuragarriak dira B taldearen eta K bitaminak ekoizten dituztelako), andui gutxi batzuk oso birulentoak dira, digestio eta iraitz-aparatuen patologia larriak sortuz.

E. coli-ren ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Bakterio honen habitata gizakia eta beste ugaztunen heste-traktua da. Gizakiak, esaterako, ehun mila milioi eta bilioi bat arteko E. coli kanporatzen ditu egunero gorotzekin. Hesteetatik kanpo denbora tarte mugatu batean bizirik irauteko gai denez, bakterio hau gorotzez kutsaturiko uretan zein hondakin-uretan egon daiteke. Hori dela eta, laborategian analizaturiko ur edo janari baten laginean E. coli agertzen bada, ur edo janari horrek berriki gertatutako kutsadura fekala duela ondorioztatzen da.

E.Coli patogenoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Escherichia Coliren multzo bat, mikroskopio elektronikoan ikusita (10.000 handiagotze).

E. Coli gehienak hesteetako saprofito ez-kaltegarriak badira ere, andui batzuek hainbat patologia sortzen dituzte:

  • E. Coli enterotoxigenikoa (ECET):

Beherakoak eta enteritisak eragiten dituzte. Multzo honetako bakterioek "bidaiariaren beherako" izeneko patologia sortzen dute, ohikoa dena garapen bidean dauden herrialdeetara oporretara doazen europar eta iparramerikar turisten artean.

  • E. Coli enteropatogenoa (ECEP):

Mikrobio honek beherako bortitzak eragiten ditu bularreko umeengan, eta sarritan izurriteak sortzen ditu ospitaletako amatasun-geletan. Europan eta AEB-etan edoskitzaileen beherakoen %80a E. Coliren andui hauek eragiten dituzte.

  • E. Coli enterohemorragikoa (ECEH):

E. Coliren andui hauek Shigella dysenteriae bakterioak ekoizten duen antzeko toxina ere sortzen dute: Vero toxina. Kolitis hemorragikoa eta sindrome hemolitiko-uremikoa eragiten dute; lehenengo patologia beherako odoltsuekin garatzen da, eta bigarrenak giltzurrunak kaltetzen ditu eta giltzurrun-gutxiegitasuna eragiten du [2] . E. Coli O157:H7 eta O104:H4 anduiak dira sindrome horren eragile nagusiak, eta gaitzaren jatorrian ur kutsatua eta kozinatu gabeko janariak egon ohi dira.

  • E. Coli enteroinbasiboa (ECEI):

disenteriaren antzeko gaitza eragiten du

  • E. Coli uropatogenoa (ECUP):

Gernu-infekzio gehienen atzean dagoen mikrobioa da. E. Coliren andui hauek zistitisen %80 baino gehiago sortzen dute, eta emakumeak -batez ere- infektatu ohi dituzte. Haien birulentzia areagotzen duten finbriak eta hemolisinak dituzte patogeno hauek. Puxika eta uretra (zistitis) edo giltzurrunak (pielonefritis) kaltetu ditzakete mikrobio uropatogeno hauek.

Laborategian, E. Coli patogenoen bilaketa laginetatik hartutako mikrobioak hazkuntza-ingurutik isolatzean datza lehenengo fase batean. Gero, froga antigeniko edo biologia molekularraren tekniken bidez isolatutako E. Coliren serotipoak identifikatu behar dira (Escherichia coli O157:H7 eta O104:H4 serotipo patogenoak, batez ere)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019)167-169 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
  2. Agirre, Jabier Escherichia coli dela eta... ARGIA, 2011-06-26

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Escherichia coli Aldatu lotura Wikidatan
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian
  翻译: