Edukira joan

Gales (hizkuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galesa
Cymraeg
2011ko Galesko errolda kontuan hartuta, galesez mintzatzeko gai diren biztanleen arabera koloreztatutako mapa: galesez gehien mintzatzen diren hiztunak berde ilunez bistaratutako lurraldeetan bizi dira.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaErresuma Batua
Hiztunak750.000 inguru
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
EskualdeaGales
UNESCO sailkapena2: kaltebera
AraugileaBwrdd yr Iaith Gymraeg
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Britoi hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaaditza-subjektua-objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1cy
ISO 639-2cym wel
ISO 639-3cym
Ethnologuecym
Glottologwels1247
Wikipediacy
Linguasphere50-ABA-a
ASCL1103
UNESCO425
IETFcy
Endangered
Languages Project

10429

Galesa[1] (cymraeg edo y gymraeg) —kymruera edo kymbruera izenez ere ezaguna[2]Galesko berezko hizkuntza da, gaur egun egoera gutxituan dagoena.

Indoeuropar mintzaira da, hizkuntza zelten multzokoa; britoi taldearen barruan dago, cumbrierarekin, bretainierarekin eta kornubierarekin batera.

Hiztunen geografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesko biztanleen % 20 inguru dira galesaren hiztun, gutxi gorabehera 610.000 lagun (2001).

Hizkuntza nagusia gisan, hiztunak bereziki iparraldean eta mendebaldean dira: Gwynedd (% 76), Anglesey / Ynys Môn (% 70,5), Carmarthenshire / Sir Gaerfyrddin (% 63,6) eta Ceredigion (% 61).

Dialektoei dagokienez, Iparraldeko (gog) eta Hegoaldeko (hwntw) aldaeren arabera sailkatzen dituzte.

1993an S4C telebista kateak egindako inkestaren arabera, beste 135.000 bat hiztun bizi ziren artean Ingalaterran. Halaber, Argentinako Chubuteko probintzian badago galestar jatorriko komunitate bat, eta horien artean galesezko hiztunak badaude (25.000), baita Kanadan (3.160), AEBetan (2.655), Zeelanda Berrian (1.155) eta Australian (1.060) ere. Guztira, beraz, hizkuntzak 750.000 hiztun baino gehiago ditu.

  • Beth? → Zer?
  • Ble? → Non?
  • Bore da → Egun on
  • Croeso → Ongi etorri
  • Cymru → Gales
  • Da bo chi (iparraldean), Hwyl (hegoaldean) → Agur, adio
  • Da iawn, diolch → Oso ondo, eskerrik asko
  • De → Hegoalde
  • Dim ysmygu → Ez erre
  • Diolch → Eskerrik asko
  • Dwyrain → Mendebalde
  • Dyma → Hemen
  • Dynion → Gizonak
  • Faint? → Zenbat?
  • Gogledd → Iparralde
  • Gorllewin → Ekialde
  • Iwerddon → Irlanda
  • Lloegr → Ingalaterra
  • Llydaw → Bretainia
  • Mae'n ddrwg gyda fi → Sentitzen dut
  • Merched → Emakumeak
  • Mynydd → Mendi
  • Nac ydw → Ez
  • Nawr → Orain
  • Nos da → Gabon
  • Os gwelwch yn dda → Mesedez
  • Pam? → Zergatik?
  • Shw mae → Kaixo
  • Shwd dych chi? → Zer moduz?
  • Ydw → Bai
  • Yr Alban → Eskozia

Legezko estatusa eta administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko uztailean iragarri zen aurrerantzean Galesko gobernuan lan egitea espero zuten pertsonak gai izan behar zirela galesez oinarrizko elkarrizketa sinpleak izateko, "kortesiazko" mailan.[3]

Ikasleen % 25-30ek galesa dauka lehen hizkuntza gisa eskolan. Bestela, ume guztiek galesa ikasi behar dute 16 urte bete arte (gehienek bigarren hizkuntza moduan). Galesezko irakasle bereziek "Athrawon Bro" izena hartzen dute.

Unibertsitateei dagokienez, Bangor eta Aberystwyth hirietan ikasgai batzuk eskaintzen dituzte galesez.

Literatura eta musika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Eisteddfod»

Galesezko kultur jaialdi tradizionala da, literatura eta musikaren ingurukoa eta lehiaketa modukoa.

Lehenengo aztarnak XII. mendekoak dira, eta gaur egun nazio mailan egiten dute urtero Galesen, bai eta herrialdetik kanpo ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
  2. Hala agertzen da EuskalTerm hiztegian, gales formarekin batera.
  3. (Ingelesez) «Basic Welsh to be required for new Welsh government jobs» BBC News 2021-07-12 (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
  翻译: