Hagia Sofia (İznik)
Itxura
Hagia Sofia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Turkiako probintzia | Bursa probintzia |
Turkiako barrutia | İznik |
Koordenatuak | 40°26′N 29°43′E / 40.43°N 29.72°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | VI. mendea |
Izena | Jakinduria Santua |
Arkitektura | |
Estiloa | bizantziar arkitektura |
Webgune ofiziala | |
Hagia Sofia (grezieraz: Ἁγία Σοφία, "Jainkotiar Jakinduria"; turkieraz: Ayasofya) bizantziar aroko eliza da, Nizean (egungo İzniken) eraikia.[1]
Justiniano I.ak VI. mendean Hagia Sofia eliza hiriaren erdian eraiki zuen.[2] Bera baino handiagoa den Konstantinoplako Hagia Sofia hartu zuen eredu eta bertan, 787an, Bizantzioko eztabaida ikonoklastaren amaieran, Nizeako II. kontzilioa egin zuten.
Otomandar turkoek 1337an hiria konkistatu zutenean, meskita bilakatu zen eta erabilera hori izan zuen 1935ean museo izendatu zuten arte. 2011ko azaroan, berriro meskita bihurtu zuten.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pilgrimage to Turkey
- ↑ Hazlitt, Classical Gazetteer, "Nicæa"
- ↑ Ontoso, Pedro. (2014/05/21). «¿Un muecín en Santa Sofía, símbolo de la cristiandad?» El Correo.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |