Mariano Melgar
Mariano Melgar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mariano Lorenzo Melgar Valdivieso |
Jaiotza | Arequipa, 1790eko abuztuaren 10a |
Herrialdea | Peruko Erregeorderria |
Heriotza | Umachiri Distric (en) , 1815eko martxoaren 12a (24 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidad Nacional Mayor de San Marcos, Facultad de Letras y Ciencias Humanas (en) |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, itzultzailea eta margolaria |
Mariano Lorenzo Melgar Valdivieso (Arequipa, 1790eko abuztuaren 10a - Umachiri, 1815eko martxoaren 12a ) Peruko poeta eta iraultzaile independentista izan zen.
Literaturari dagokionez, ezagunagoa da yarabiei ospe handiagoa eman zielako (jatorri herrikoiko kantu sentimentalak, hauen aurrekaria jarawi edo harawi dira, hispaniar garaiko aurreko kantuak), Mariano Melgar baino lehen, Arequipan, egitura poetiko bezala existitzen baitziren. Bere poesiaren gai nagusia Silviarekiko maitasuna da (María Santos Corralesen izena), oinazez eta amorruz betetako pasioa. Kritikari askoren arabera, erromantizismo literarioaren aitzindaria izan zen Amerikan eta benetako perutar literaturaren sortzailea.
Peruko Independentzia lortzeko gerran parte hartu zuen. Mateo Pumacahuako armadan sartu zen, zeinek gerra ikuskari gisa ongietorria eman zion (1814). Umachiriko guduan preso hartu eta biharamunean fusilatu zuten leku berean, 24 urte besterik ez zituela.