Edukira joan

Nevada

Koordenatuak: 39°N 117°W / 39°N 117°W / 39; -117
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nevada
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Home Means Nevada (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-NV
HiriburuaCarson City
Nevadako gobernadoreaJoe Lombardo (mul) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak39°N 117°W / 39°N 117°W / 39; -117
Azalera286.380 km²
MugakideakKalifornia, Oregon, Idaho, Utah eta Arizona
Punturik altuenaBoundary Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria3.104.614 (2020ko apirilaren 1a)
213.769 (2015)
Dentsitatea10,84 bizt/km²
Etxebizitzak1.130.011
Hizkuntza ofizialabaliorik ez
Ordu eremuaOzeano Bareko ordu-eremua, Mountain Time Zone (en) Itzuli eta America/Los_Angeles (en) Itzuli
nv.gov

Nevada Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko estatu bat da. Hiriburua Carson city da. Guztira 2,5 milioi biztanle ditu (2007). Nevadako hiri nagusiak (biztanle gehien dituenetik hasita) Las Vegas, Henderson, Paradise, Reno, Sunrise Manor, North Las Vegas, Spring Valley, Sparks eta Carson City dira.

XIX. mendearen bukaeraz geroztik Iparraldeko eta Hegoaldeko euskal herritar asko joan izan da Nevadara artzaintzan lan egitera, eta euskaldun jatorriko jende asko dago, Reno inguruan batez ere. 1968an sortu zen, Reno hirian, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies saila, euskal kulturaren ikerketagune eta irakaskuntzagune garrantzitsua, William A. Douglas zuzendari duena.

Ameriketako Estatu Batuetako estaturik idorrena da Nevada.

Nevadak mugakide hauek ditu: iparraldean, Oregon eta Idaho estatuak; ekialdean, Utah estatua; hego-ekialdean, Arizona estatua; hegoaldean eta mendebalean, Kalifornia estatua.

Arroa Handia izeneko ordoki zabalaren barruan dago; ordoki horrek Mendi Harritsuak banatzen ditu, eta mendikate eta muino asko ditu. Ibai nagusiak Humboldt eta Snake dira.

Klima lehorra da, oso beroa, eta neguan hotza.

XVI. mendearen bukaeran espainiarrek esploratu zuten, eta Espainia Berria erregeorderriaren barne egon zen. 1848an Mexikok Estatu Batuen esku utzi zuen lurraldea; 1850ean Utah estatuak beretu zuen. 1849tik aurrera jendetza handia iragan zen handik Kaliforniarako bidean, han urrea aurkitu omen zutela eta. 1861ean lurralde autonomoa izan zen; 1864an Ameriketako Estatu Batuetako estatu egin zen.

Ameriketako Estatu Batuetako estaturik idorrena denez, lur gutxi lantzen da, eta lantzen dena ureztatzearen mende dago (zerealak, patatak; hegoaldean, tomateak eta fruituak). Abere hazkuntzak garrantzi handia du Nevadako ekonomian. Meatze asko dira: urrea, kobrea, beruna, zilarra, burdina, zinka, merkurioa, titanioa.

Industria: zurgintza, beiragintza, kimika gaiak, elektronika.

Turismoa garrantzi handiko alorra da; Las Vegasko eta Renoko kasinoek etekin handia ematen diote estatuari.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  翻译: