Samos
Samos | |
---|---|
Grezia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of the Aegean |
Eskualdea | Ipar Egeo |
Hiriburua | Vathy (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°48′N 26°48′E / 37.8°N 26.8°E |
Azalera | 476 km² |
Punturik altuena | Kerkis (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 32.977 (2011) 32.642 (2021) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Dentsitatea | 69,28 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
samos.gr |
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Samos (argipena)»
Samos[1] (grezieraz: Σάμος; turkieraz: Sisam) Egeo itsasoan dagoen Greziako uharte bat da, Esporadak uhartedikoa, Turkiako kostaldetik hurbil.
Ikaria uhartearekin batera Samos nomo edo departamendua osatzen du. Hiriburua Samos herria da (5.600 biztanle).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Samosek 478 km² azalera du, 43 km luzera eta 13 km zabalera. Egeo itsasoaren uharterik nagusienetako bat da, Anatoliatik gertu kokatuta (itsas-milia bat zabaleko itsasartea). Uharte menditsua da, Kerketeus mendilerroak zeharkatuta, honetatik Kerkis garaiena izanda (1.434 m.). Bere klima mediterraneo denez, famatua da bere ardoa.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Samosko Aireportua) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.4 | 21.4 | 24.0 | 28.0 | 34.4 | 39.4 | 43.0 | 40.6 | 37.2 | 31.6 | 26.0 | 23.0 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13.4 | 13.7 | 16.3 | 19.8 | 25.1 | 30.5 | 33.7 | 33.6 | 28.6 | 23.6 | 18.8 | 14.9 | 22.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 10.6 | 10.7 | 12.8 | 15.9 | 20.5 | 25.8 | 28.8 | 28.8 | 24.4 | 20.0 | 15.4 | 12.2 | 18.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.7 | 7.7 | 9.3 | 12.1 | 15.9 | 21.0 | 24.0 | 24.1 | 20.2 | 16.5 | 12.1 | 9.5 | 15 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -2.4 | -3.4 | -1.0 | 5.0 | 7.4 | 8.8 | 14.8 | 16.4 | 12.2 | 7.0 | 1.0 | -1.4 | -3.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 148.5 | 102.8 | 85.9 | 31.8 | 15.5 | 2.7 | 0.7 | 1.1 | 22.7 | 28.9 | 110.4 | 163.7 | 714.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.4 | 10.4 | 8.6 | 7.4 | 4.0 | 1.1 | 0.2 | 0.1 | 1.4 | 4.6 | 9.3 | 13.7 | 73.2 |
Hezetasuna (%) | 70.2 | 68.1 | 67.5 | 64.4 | 59.1 | 50.5 | 43.7 | 46.0 | 51.6 | 62.2 | 68.6 | 72.6 | 61.3 |
Iturria (1): Hellenic National Meteorological Service (tenperatura eta prezipitazioa)[2] | |||||||||||||
Iturria (2): NOAA (prezipitazioa eta muturrekoak)[3] |
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertuko Ikaria eta Fourni uharteekin batera, Samos izen bereko prefektura sortzen du. Hona hemen prefekturaren herriak:
Udala | YPES kodea | Posta kodea | Area kodea |
---|---|---|---|
Agios Kirykos | 4601 | 833 00 | 22750-2 |
Evdilos | 4603 | 833 02 | 22750-3 |
Fournoi Korseon | 4608 | 833 01 | 22750-5 |
Karlovasi | 4604 | 832 00 | 22730-3 |
Maratokampos | 4605 | 831 02 | 22730-3 |
Pitagoreio | 4606 | 831 03 | 22730-6 9 arte |
Raches | 4607 | 833 01 | 22750-4 |
Vathy/Samos | 4602 | 831-00 | 22730-2 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Menditsua da uhartearen mendebala (1.436 m Kerketes mendian) baina laborantzara zuzendutako zabaldiek hartzen dute uhartearen ekialdea eta hegoaldea. Laborantza (mahatsa, olibondoak, zitrikoak, tabakoa, kotoia) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso uharte oparoa izan zen K.a. VII. mendetik aurrera, eta kolonia asko antolatu zituzten bertako biztanleek Propontide, Amorgos eta Samotrazian. Ontzigile bikainak, eskulangile iaioak eta ehule trebeak ziren Samosko biztanleak, eta Egiptotik Iberiarainoko eremuan saltzen zituzten beren merkataritza produktuak. Persiarrek konkistatu zuten K.a. V. mendean eta erromatarrek K.a. IIean. Bizantziarren eta genoarren esku egon zen XIV.-XV. mendeetan baina turkiarrek menderatu zuten ondoren eta albaniar jatorriko biztanleez populatu zuten uhartea. Greziaren mende geratu zen Balkanetako lehen gerra amaitu zenean (1923).
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipagarriak dira Hera tenpluko hondakinak.
Samostar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pitagoras (K.a. 580 - k.a. 495) matematikari eta filosofoa, Pitagoras Samoskoa izenaz ere ezaguna, Pitagorasen teoremagatik eta sortu zuen eskolagatik ospetsua.
- Aristarko Samoskoa (K.a. 310 - k.a. 230), astronomo eta matematikaria. Teoria heliozentrikoa aipatu zuen lehen pertsona.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 154. arauaː Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ Hellenic National Meteorological Service. Samos Climate. .
- ↑ (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. Climate Data for Samos. .