Vietnamgo Beteranoen Memoriala
Vietnamgo Beteranoen Memoriala | |
---|---|
Vietnam Veterans Memorial | |
AEBko Leku Historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Barruti federal | Kolunbiako Barrutia |
Federal capital | Washington |
Koordenatuak | 38°53′28″N 77°02′52″W / 38.8911°N 77.0478°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1982ko azaroaren 13a |
Kudeatzailea | Parke Nazionalen Zerbitzua |
Ondarea | |
AEBko Leku Historikoa | 01000285 |
Bisitariak urtean | 1.956.930 |
Kontaktua | |
Helbidea | 5 Henry Bacon Dr NW, Washington, DC 20002 |
Webgune ofiziala | |
Vietnamgo Beteranoen Memoriala, ingelesez Vietnam Veterans Memorial, Vietnamgo Gerran borrokatu ziren soldadu estatubatuarren omenezko monumentua da. Washington D.C.ko National Mall delakoan dago, Washington Monumentuaren eta Lincolnen Memorialaren artean kokatua.
Ezaugarriak eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Granito beltzeko horma bat da funtsean, Vietnamgo Gerran hildako 57.939 soldaduren izenak dituena.[1][2][3][2] Monumentua 1982ko urriaren amaieran osatu zen eta 1982ko azaroan inauguratu.[4]
Maya Lin diseinatzaileak proiektatu zuen monumentua da. 1981ean, 21 urte zituela eta oraindik ere graduatu aurreko ikaslea zela, Linek diseinu publikoko lehiaketa handia irabazi zuen Vietnamgo Beteranoen Monumentua diseinatzeko (1.422 lan aurkeztu ziren)[5].
Diseinu irabazlea eztabaidagarria izan zen hasieran, zenbait arrazoirengatik: diseinu minimalista, esperientzia profesionalik eza eta egilea jatorriz asiar etnia batekoa zela ere leporatu zitzaion. Idazle baten arabera. Kritika batzuk bizirik atera ziren beteranoen izenak baztertzearen aurka agertu ziren; beste batzuk, berriz, granitoaren itxura ilunaz kexatu ziren, Vietnamgo gerrarekiko jarrera negatiboa adierazten zuela argudiatuz. Lin-ek bere diseinua defendatu zuen AEBko Kongresuaren aurrean, eta konpromiso bat erdietsi zen geroago: Hiru soldaduak izeneko soldadu-talde baten brontzezko irudikapena eta bandera estatubatuar bat gehitu ziren Linen diseinuaren ondoan jartzeko.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vietnam Veterans Memorial. Library of Congress.
- ↑ a b Facts and Figures. Vietnam Veterans Memorial Fund.
- ↑ (Ingelesez) «Frequently Asked Questions» Vietnam Veterans Memorial Fund.
- ↑ History. Vietnam Veterans Memorial Fund.
- ↑ (Ingelesez) Klein, Christopher. «The Remarkable Story of Maya Lin’s Vietnam Veterans Memorial» Biography (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ Favorite, Jennifer K.. (2016-07-02). «'We Don't Want Another Vietnam': The Wall, the Mall, History, and Memory in the Vietnam Veterans Memorial Education Center» Public Art Dialogue 6 (2): 185–205. doi: . ISSN 2150-2552..