Edukira joan

Aleman

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Alemana
Deutsch

Alemana munduan     Hizkuntza ofiziala

     Oso mintzatua eta ulertua eta/edo hizkuntza nazionala

     Eskualde mailan mintzatua
Datu orokorrak
Lurralde eremua Alemania
 Austria
 Suitza
 Luxenburgo
 Liechtenstein
 Belgika
 Italia (Bolzano-Hego Tirol)
 Frantzia (Alsazia eta Lorrena)
 Danimarka (Hegoaldeko Jutlandia)
Hiztunak185 milioi, haietatik 105 milioik ama-hizkuntza gisan
Rankinga10
OfizialtasunaAlemania, Austria, Liechtenstein, Suitza, Luxenburgo, Belgika, Europar Batasuna. Tokiko hizkuntza ofiziala: Bolzano-Bozen (Italia), Krahule (Polonia), Vatikano Hiria (Suitzar Goardiaren hizkuntza)
EskualdeaNagusiki Erdialdeko Europa
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaRat für deutsche Rechtschreibung
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
South Germanic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, subjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala, time–manner–place (en) Itzuli, hizkuntza fusionatzailea, azentua eta adjective-noun (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, geroaldia, preterite (en) Itzuli eta perfect tense (en) Itzuli
Modu gramatikalakindikatiboa, agintera eta subjuntiboa
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa eta akusatiboa
AlfabetoaGerman alphabet (en) Itzuli eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1de
ISO 639-2deu ger
ISO 639-3deu
Ethnologuedeu
Glottologstan1295
Wikipediade
ASCL1301
IETFde

Alemana[1][2] (Deutsch) indoeuropar hizkuntza bat da, germaniar hizkuntzen taldekoa. Alemania, Austria, Liechtenstein eta Suitzan hitz egiten da batez ere, eta mundu osoko 11. da, hiztunen kopuruari bagagozkio, 120 milioi hiztun baititu. Europar Batasuneko mintzatuena da, 100 milioi hiztunekin. Hizkuntza horren euskal izenak alamanen germaniar tribuan du jatorria.

Banaketa geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemana nagusiki Alemania (herrialde horretako biztanleriaren % 95ek baino gehiagok ama hizkuntza du), Austria (% 89) eta Suitzako (% 65) hizkuntza da. Luxenburgo eta Liechtenstein herrialdeetako hizkuntza ofiziala ere bada.

Alemanezko hiztunen komunitateak dituzten beste europar herrialde batzuk honako hauek dira: Italiako iparraldean, Bolzano-Hego Tirolgo probintzia); Belgikako alemaniar hiztunak dituzten ekialdeko kantoiak; Frantzian, Alsazia eta Lorrenako lurralde historikoetako departamentuetako hainbat udalerri; eta, azkenik, Danimarkan, Hegoaldeko Jutlandian hainbat udalerri ere baitaude.

Bestalde, badira alemanierazko hiztunen komunitateak Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Polonia, Errumania, Serbia, Errusia, Kazakhstan eta Namibian ere.

Alemanak germaniar hizkuntzen familiako mendebaleko adarra osatzen du, eta germaniar hizkuntzen familia indoeuropar hizkuntzen multzoaren barnean dago. Germaniar dialektoak usadioz bi talde nagusitan banatzen dira: goi-alemana eta behe-alemana.

Alemanaren dialektoen arteko ezberdintasunak bistakoak dira. Hala, bada, dialekto mugakideen artean baizik ezin dute elkar ulertu hiztunek, maiz. Dialekto batzuk ulertezinak zaizkie aleman estandarraz baizik mintzatzen ez diren hiztunei. Dena dela, alemanaren dialekto guztiek continuum bat eratzen dute.

Behe-alemanezko hitza Goi-alemanezko hitza Euskarazko esanahia
ik ich ni, nik
maken machen egin
Dorp Dorf herrixka
tussen zwischen artean
op auf gain / gainean
Korf Korb saski
dat das hori
Appel Apfel sagar

Alderdi historiko, sozial eta kulturalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aleman moderno estandarra mendebaldeko germaniar hizkuntza da, batez ere Erdi Aroan Alemaniako erdialdean eta hegoaldean hitz egindako barietate guztien ondorengoa. Konbentzionalki, alemanez idatzitako testuak hiru alditan banatzen dira:

  • Antzinako goi alemana VIII. mendetik 1050. urte arte.
  • Goi aleman ertaina 1050. eta 1350. urteen artean.
  • Goi aleman modernoa 1350etik aurrera, batzuetan goi aleman moderno goiztiarra (1350-1650) eta goi aleman modernoa (berezkoa) bereizten direlarik. Kontuan izan behar da goi aleman moderno hori erdiko goi alemanaren eta goiko goi alemanaren artean banatzen dela.

Aleman estandar modernoa, nagusiki, goi aleman goiztiarrean oinarritutako forma da, nahiz eta ahoskeran eragina izan Alemania iparraldeko hiztunek (gehienak behe-alemanez hitz egiten zutenak) idatzizko estandarra ahoskatzeko hartu zuten modua.

Hizkuntzaren estandarizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, hizkuntza bat estandarizatzen hasten den unea funtsezkoa da hizkuntza ofizial gisa erabiltzeko. XV. mendea baino lehen, eskualde bakoitzean, gehienbat, tokian tokiko barietatea erabiltzen zen. Egungo Alemaniako iparraldean, XVI. mendea arte, ospe handiko hizkuntza behe-alemana izan zen (antzeko barietateez osatutako talde bat eta hizkuntza estandarraren oinarrian dagoen goi alemana sorrarazi zuena). XV. eta XVI. mendeetatik aurrera, dokumentazio ofiziala, nagusiki, latinez idazteari utzi zitzaion eta, ekialde-erdialdeko alemana mintzatzen zen eskualdean, eskualdeetako barietateen arteko konpromisoa irudikatzen zuen alemana erabiltzeko saiakera sortzen hasi zen. Artean hasi zen agintarien eta hiztunen arteko adostasuna eratzen, idatzia eta mintzatua nolakoak izango ziren zehazteko, nahiz eta horrek ez eragotzi eskualdeetan bestelakoa izatea. Adostasun hartatik abiatuta, hizkuntza estandarra prestigio-barietate gisa ikusten hasi zen, eta irakaskuntzako komunikazio-hizkuntza nagusi gisa irakasteko modua arautzeko neurriak hartu ziren, baita bigarren hizkuntza edo atzerriko hizkuntza gisa irakastekoa ere. Ekialde-erdialdeko alemanezko legezko testuak eta Luteroren Biblia (1522-1534) aleman hizkuntza estandar modernoa eratzeko abiapuntu izan ziren[3]. Gai horri buruz esan ohi da:

« Bibliatik alemanera egindako itzulpenarekin, eta lehenengoa izan ez arren, Luterok, gaur egun alemanaren aberastasun eta normalizazioari dagokionez (gaur egun goi aleman berria bezala ezagutzen dena, zehatzago esateko), merezi zuen indarrean dirauen aitorpena. Eta hori nabarmen gelditzen da Luterok, bere itzulpenean, ez zuelako bere dialektoko hiztegia (erdialde-ekialdeko alemana) aukeratu kontuan hartuta, baizik eta garai hartan alemaniar lurraldeetan hedatuen zegoena. Horrekin, Luterok nazio-arazo bihurtu zuen hizkuntza. Alemana ez zen dagoeneko hizkuntza bat gehiago, hizkuntza nazionala baizik[4]. »

Hizkuntzaren estandarizazio hori eskualde-modu alternatiboen arteko arauak hautatzean datza. Haren kasuan, XVIII. mendearen erdialdea arte ez zen ezarri gutxi gorabehera behin betiko estandar idatzi bat eta, XIX. mendean zehar, ahoskera estandarra ere finkatu zen. Prusiaren bateratzea eta Aduana Batasuna (Zollverein) hizkuntza estandarrerako bultzada bat izan bazen ere, jatorriz, Prusiako hizkuntza nagusia behe-alemana zen, nahiz eta hezkuntzan goi alemana oinarri zuen estandar hasiberria sustatu. Aleman estandar hori ez zen hizkuntza ofizial gisa onartu 1902 arte, Bigarren Konferentzia Ortografikoak aleman estandarrerako lehen arauak ezarri zituenean. Aldi berean, eskualdeetako hizkuntzak gaur arte oraindik ere erabiltzen dira, batez ere gai informaletan eta beti eskualde berekoen artean.

Ortografia Rat für deutsche Rechtschreibung erakundeak ("Alemaniar Ortografi Kontseiluak" arautzen du[5].

Inguruko hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi: Alemanezko literatura.

Gramatika aldetik, nahiko hizkuntza konplexua da:

  • Hiru genero daude: maskulinoa, femeninoa eta neutroa. Ez dago hitzak sailkatzeko arau zehatzik. Adibidez, der Sohn ("semea", maskulinoa), die Frau ("emakumea", femeninoa) eta das Mädchen ("neskatoa", neutroa).
  • Izenen hasierako letrak beti letra larriz idazten dira, aurreko puntuko adibideetan bezala.
  • Hizkuntza nahiko flexiboa da, bai artikuluek, bai adjektiboek eta bai izenek zenbakian, kasuan eta generoan komunztadura egiten dute.
  • Preposizioek ondoren datorren hitzarekin kasu gramatikalean komunztadura egiten dute:
    • Ich gehe zu dem Arzt / Ich gehe zum Arzt: Medikuarengana noa.
    • Ich mag ins Kino gehen: Zinemara joatea gustatzen zait.
Artikuluak
Zehaztuak
(bestimmter Artikel)
Singularra
(euskarazko -a artikulua)
Plurala
(euskarazko -ak edo -ek artikuluak)
Zehaztugabeak
(unbestimmter Artikel)
Singularra
(euskarazko bat artikulua)
der (maskulinoa) die (maskulinoa, femeninoa eta neutroa) ein (maskulinoa)
die (femeninoa) eine (femeninoa)
das (neutroa) ein (neutroa)

Hitzen pluralak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago arau finkorik hitzen plurala osatzeko: hortaz, hizkuntza ikastean, hitz bakoitzaren plurala ikasi beste irtenbiderik ez dago. Adibidez:

  • Der Sohn / Die Söhne ("semea" / "semeak"), Die Schwester / Die Schwestern ("alaba" / "alabak") edo Das Haus / Die Häuser ("etxea" / "etxeak").

Euskaraz edo latinez bezala, alemanezko izenak, artikuluak, adjektiboak eta izenordeak deklinatzen dira. Lau kasu ditu: nominatiboa, akusatiboa, datiboa eta genitiboa.

Deklinabidea
Deklinazioa Alemanez Euskaraz
Nominatiboa
(subjektua)
Der Mann ist hier Gizona hemen da
Die Frau ist hier Emakumea hemen da
Das Kind ist hier Umea hemen da
Akusatiboa
(objektu zuzena)
Ich sehe den Mann Gizona ikusten dut
Ich sehe die Frau Emakumea ikusten dut
Ich sehe das Kind Umea ikusten dut
Datiboa
(nori, zehar objektua)
Ich sage das dem Mann Gizonari hori esaten diot
Ich sage das der Frau Emakumeari hori esaten diot
Ich sage das dem Kind Umeari hori esaten diot
Genitiboa
(noren)
Der Hund des Mannes Gizonaren txakurra
Der Hund der Frau Emakumearen txakurra
Der Hund des Kindes Umearen txakurra
  • ich = ni, nik
  • du = hi, hik (lagunartekoa)
  • Sie = zu, zuk; zuek (begirunezkoak)
  • er (maskulinoa) / sie (femeninoa) / es (neutroa) = bera, berak / hura, hark
  • wir = gu, guk
  • ihr = zuek (lagun artekoa)
  • sie = haiek
Sein (izan / egon)
Orainaldia Lehenaldia Etorkizuna
Ich bin (Ni naiz / nago) Ich war (Ni nintzen / nengoen) Ich werde sein (Ni izango naiz / egongo naiz)
Du bist (Hi haiz / hago) Du warst (Hi hintzen / hengoen) Du wirst sein (Hi izango haiz / egongo haiz)
Er / Sie / Es ist (Bera da / dago) Er / sie / es war (Bera zen / zegoen) Er / sie / es wird sein (Bera izango da / egongo da)
Wir sind (Gu gara / gaude) Wir waren (Gu ginen / geunden) Wir werden sein (Gu izango gara / egongo gara)
Ihr seid (Zuek zarete / zaudete) Ihr wart (Zuek zineten / zeundeten) Ihr werdet sein (Zuek izango zarete / egongo zarete)
Sie sind (Haiek dira / daude) Sie waren (Haiek ziren / zeuden) Sie werden sein (Haiek izango dira / egongo dira)
Haben (ukan, eduki)
Orainaldia Lehenaldia Etorkizuna
Ich habe (Nik dut) Ich hatte (Nik nuen) Ich werde haben (Nik izango dut)
Du hast (Hik duk / dun) Du hattest (Hik huen) Du wirst haben (Hik izango duk / dun)
Er / Sie / Es hat (Berak du) Er / sie / es hatte (Berak zuen) Er / sie / es wird haben (Berak izango du)
Wir haben (Guk dugu) Wir hatten (Guk genuen) Wir werden haben (Guk izango dugu)
Ihr habt (Zuek duzue) Ihr hattet (Zuek zenuten) Ihr werdet haben (Zuek izango duzue)
Sie haben (Haiek dute) Sie hatten (Haiek zuten) Sie werden sein (Haiek izango dute)

Aditz "ahulak": iraganean, -te atzikia eransten zaie; partizipioan, ge- aurrizkia dute eta -t atzizkia:

Wählen = aukeratu

Ich habe gewält = Aukeratu dut

Du hast gewält = Aukeratu duzu

Er / Sie / Es hat gewält = Aukeratu du

Wir habe gewält = Aukeratu dugu

Ihr habt gewält = Aukeratu duzue

Sie haben gewält = Aukeratu dute.

Esaldia: Ich habe heute mein neues Auto gewält = Nik neure auto berria gaur aukeratu dut.

Aditz "indartsuak":

Verstehen = ulertu

Ich habe verstanden = Ulertu dut

Du hast verstanden = Ulertu duzu

Er / Sie / Es hat verstanden = Ulertu du

Wir habe verstanden = Ulertu dugu

Ihr habt verstanden = Ulertu duzue

Sie haben verstanden = Ulertu dute

Esaldia: Ich habe diese Sprache nicht verstanden = Nik ez dut hizkuntza hau ulertu.

Oinarrizko esaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Guten Tag (formala) = Egun on.
  • Hallo! (lagunartekoa) = Epa! / Aupa! / Kaixo!
  • Tschüss! (lagunartekoa) = Aio!
  • Auf Wiedersehen (formala) = Ikusi arte.
  • Wie geht’s? / Wie geht es dir? = Zer moduz?
  • Danke, gut = Ongi, eskerrik asko.
  • Wie heißt du? / Wie heißen Sie? = Zein da zure izena? / Nola duzu izena?
  • Ich heiße Jürgen = Jürgen izena dut / Jürgen deitzen naiz.
  • Bitte = Mesedez.
  • Bitte sehr! = Ez horregatik!
  • Ja = Bai.
  • Nein = Ez.
  • Hilfe! = Lagundu!
  • Sprichst du Baskisch? = Euskaraz hitz egiten al duzu?
  • Gibt es hier jemanden, der Baskisch spricht? = Ba al da hemen inor euskaraz mintzatzen dena?
  • Ich komme aus Bilbao = Ni Bilbokoa naiz.
  • Ich kann nicht [so gut] Deutsch sprechen = Ez dut alemanez [hain ongi] hitz egiten.
  • Ich verstehe (das) nicht = Ez dut ulertzen.
  • Ich weiß nicht = Ez dakit.
  • Ich möchte... / Ich will... = ...nahi dut.
  • Wo ist die Toilette? = Non dago komuna?
  • Guten Morgen = Egun on.
  • Guten Abend = Arratsalde on.
  • Gute Nacht = Gabon.

Gramatikak eta hiztegiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Duden: Die Grammatik. Mannheim: Dudenverlag ⁸2009 (alemanez).
  • Duden: Die deutsche Rechtschreibung. Mannheim: Dudenverlag ²⁵2009 (alemanez).
  • Rubio, E.M.: Wörterbuch Hiztegia euskara alemana. Donostia: Elkarlanean 2005.

Ikasketak gaiari buruz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-09-04).
  3. J. A. Hawkins, 2009
  4. Maestro Cano, Ignacio C. «Protestantismo, pensamiento y cultura en Alemania». Biblio3W. Revista bibliográfica de geografía y ciencias sociales. Consultado el 27 de enero de 2019.
  5. (Alemanez) «Startseite» www.rechtschreibrat.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.


  翻译: