🏘 Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak eta Teo Alberro Pasaiako alkateak Andonaegi auzoa eta auzoko Opengela bisitatu dituzte gaur goizean. Bertan, gaur egun 190 etxebizitzari mesede egingo dien birgaitze sakona egiten ari dira. Elkarraldian, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako sailburuorde Juan Carlos Abascalek, Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako zuzendari Mikel Gargallok ere parte hartu dute.