Orkestra-Basque Institute of Competitiveness’ Post

📻 Gure zuzendariak Euskadi Irratiko Faktoria saioan parte hartu zuen atzo, argitaratu berri dugun Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko Txostenaren (https://labur.eus/XwhvD) ondorioetako batzuk partekatzeko. Hona hemen Mari Jose Arangurenek nabarmendu zituen ideia batzuk: 🔹Lan elementaletan ari dira atzerritik datozen pertsonak, baina horietatik % 22k gaitasun altuagoak dituzte 🔹Emakumeen integrazio ezak ere oztopatu egiten du ekonomiaren garapena. Neurri handi batean zaintzarekin du zer ikusia honek, 30 urtetik aurrera, adin txikikoak edo adineko pertsonak zaintzen 5 ordu egiten dituzte emakumeek, eta gizonezkoak 3 eta erdi 🔹Aniztasunak aukera asko ematen du. Perspektiba eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonak integratuta kultura eta ideia anitzak batzen dira; izan genero, jatorri edota adinari begiratuta 🔹Aniztasuna ondo kudeatzen den enpresetan berrikuntza sustatzen da, baita nazioarteko gaitasuna sustatu eta ekoizpena hobetu ere Ondorengo estekan entzun dezakezue elkarrizketa osoa👇

Mari Jose Aranguren: "Emakumeak eta etorkinak euren gaitasunen azpitik ari dira lanean"

Mari Jose Aranguren: "Emakumeak eta etorkinak euren gaitasunen azpitik ari dira lanean"

eitb.eus

To view or add a comment, sign in

Explore topics