Adriatikoa
Adriatikoa edo Itsaso Adriatikoa[1] Mediterraneoaren beso bat da, Italiar penintsula Balkanetako penintsulatik bereizten duena, eta Apeninoen mendilerroa Alpe Dinarikoen mendilerrotik. Hegoaldean Itsaso Jonikoarekin muga egiten du, bien arteko muga Otrantoko itsasartea delarik
132.000 km2-ko azalera du, 200 km-ko zabalera maximoa (mendebaldetik ekialdera), eta 800 km-ko luzera maximoa (iparraldetik hegoaldera). Batez beste 240 metro sakon da, eta sakonera maximoa 1.222 metrokoa du.
Mendebaldeko itsasbazterrean Italia dago, eta ekialdekoan Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro eta Albania.
Portu nagusiak, garraiatutako tonen eta bidaiarien kopuruari dagokionez, Venezia, Split, Rijeka, Ancona, Bari, Brindisi, Ploče, Durres, Ravenna eta Trieste dira.
Bertan itsasoratzen dira Po, Soča (Isonzo), Krka, Neretva, Drin, Bojana eta Vjosë ibaiak.
Itsasbazterreko hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldetik iparraldera:
Eslovenia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kroazia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldetik hegoaldera:
Albania
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kroaziako kostaldetik gertu daude uharterik handienak: Cres eta Krk (biek ala biek 406 km2 inguruko azalerarekin), Brač (hirugarren zabalena 396 km2rekin eta altuerari dagokionez altuena). Irla kroaziar guztien artean 47 daude populaturik modu iraunkorrean.
Guztira 1.300 uharte edo irla daude, horietatik 1.250 inguru Kroaziakoak. Hortik kanpo, 100 baino gehiagok osatzen dute Veneziako hiria eta inguruneak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: 159. araua: Europako toponimia fisikoa, 2010-07-15.